Eduki publikatzailea

Aguila de bonelli y tendidos electricos

Bonelli arranoa eta linea elektrikoak

Bonelli arranoa (Aquila fasciata) populazio ugaritan atzerapen argian dagoen hegazti harraparia da.  Europan Bonelli arranoa gutxitzen ari den arren, beste hegazti harrapari handi batzuk  aldi berean berreskuratzen ari dira, baita egonkortzen ere, esaterako eguzki arrano iberiarra edo arrano beltza; orain arte arazo eta mehatxu antzekoak zituzten. Bonelli arranoaren ahulgunerik handiena elektrokuzioz eragindako heriotza ugari gertatzean egon daiteke; izan ere, puntu altuetan jartzeaz gain, beste arrano handi batzuk ez bezala Bonelli arranoak gurutzeten beheko puntuetan ere jartzen dira, eta leku horietan arriskua areagotu egiten da.

 

Espeziearen mehatxu ez natural nagusia linea elektrikoak dira. Heriotza gehienak elektrokuzioen ondorioz gertatzen dira. LIFE BONELLI ekimenari esker lortutako datuen arabera zuzeneko jazarpena ez da bere arazo nagusietako bat, baina gehiago ikertu beharreko faktore bat da.

 

Bonelli arranoak onartutako kudeaketa plana dauka Araban.

Zer ari gara egiten?

AQUILA a-LIFE proiektu europarrak lagundu egin nahi du mendebaldeko Mediterraneoan Bonelli arranoak duen presentziaren hedadura handitzen eta populazioan atzera egiteko joera aldarazi nahi du, lehen bizitokitzat zituen ekosistemak lehengoratzen laguntzeko. 

 

Horretarako aurreikusi da, batetik, animalia aleak askatzea, eta, bestetik, elektrokuzioak murriztu eta saihestea, sektore gakoekin batera elkarlanean jardunez, esaterako, konpainia elektrikoak, tokiko administrazioak eta arloko adituak.

Natura 2000 Sarearen zein espaziotan ari gara esku hartzen?

  • Arabako Hegoaldeko Mendilerroak KBE eta HBBE

  • Entzia KBE

  • Valderejo-Sobron-Artzenako mendilerroa KBE/HBBE

Beste proiektu batzuk

Ruta cercana

Bisoi europarra eta ibaiak berreskuratzea

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Hegazti nekrofagoak eta ekosistemen zerbitzuak

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Mendiko bazka eremuak zaintzea

Ikusi gehiago