Eduki publikatzailea

Para qué sirve red natura

Zertarako balio du?

Europan biodibertsitatea galtzea eteteko proiektu handiena da Natura 2000 Sarea, baita horrekin gure ondorengoei bizi kalitate hobea eskaintzeko aukera ere

Basoko landareak eta animaliak zaintzeko ezinbestekoa da haien bizitokia eta ingurumen baldintzak zaintzea, bertan bizitzea ahalbidetzen baitute, hau da, habitata zaindu egin behar da. Horregatik, leku batzuk aukeratu dira Europa mailan flora, fauna eta ekosistemak babesteko. Leku horiek osatzen dute Natura 2000 Sarea.

Aukeraketa egiteko Europar Batasunean oso banaketa natural murritza daukaten habitat motak hartu dira kontuan, edo hasierako azalerarekin erkatuta nabarmen murriztu badira, baita Euskal Autonomia Erkidegoko berezkoenak diren edo gure izaeraren parte diren habitatak ere. Baina ez hori bakarrik. Murriztea eragiten duten kausak zuzentzen ez baditugu galzorian eta desagertzeko arriskuan egongo diren animaliak eta landareak ere hartu dira kontuan.

Natura 2000 Sareak basafaunaren eta basafloraren habitat natural horien guztien lagin adierazgarria eta nahikoa osatzea da ideia, eta leku horietarako beharrezko neurriak hartzea epe luzeko biziraupena bermatze aldera.  Europan bioaniztasuna galtzea eteteko proiektu handiena da Natura 2000 Sarea, baita horrekin gure ondorengoen bizi kalitatea eta ondarea kolokan ez jartzeko aukerarik onena ere.

Para qué sirve red natura
Para qué sirve red natura

NATURA 2000 SAREARI ESKER, POPULAZIO HORIEK AZTERTZEA ETA KUDEATZEA BERMATUTA DAGO ETA, FUNTSEAN, HAIEK ZEIN BIZITZEKO BEHAR DITUZTEN HABITATAK ZAINTZEA

Argibide gehiago

Ruta cercana

Zer da Natura 2000 Sarea?

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Jendea eta natura

Ikusi gehiago