Eduki publikatzailea

Zer da Natura 2000 Sarea?

Zer da Natura 2000 Sarea?

Natura 2000 Sarea Europako Erkidego mailan babestutako naturaguneen sarea da, Habitatei buruzko 1992ko Zuzentarauarekin bat etorriz ezarritakoa. Horrez gain, Hegaztiei buruzko 1979ko Zuzentarauaren arabera aitortutako parajeak ere barne hartzen ditu. Sarearen helburua Europako habitat eta espezie mehatxatu eta baliotsuenen epe luzeko biziraupena bermatzea da.

Hainbat hamarkadaz geroztik habitat naturalak pairatzen ari ziren hondamendia eta zatiketa zirela medio ikusi zen honelako sare bat beharrezko zela.

Europako Ingurumen Agentziak baieztatu du azken urteetan Europako espezie askotan populazioak murrizten ari direla: Europan flora endemikoko 64 espezie desagertu dira, hegazti espezieen % 38 eta tximeleten % 45 mehatxatuta daude eta populazio horiek zaurgarriak dira edo mehatxatuta daude. Eta Europan, lehenengo aldiz, Habitatei buruzko Zuzentarauan jasotako espezie bat desagertu da (basahuntz piriniotar mota bat).

Horrez gain, habitat eta ekosistemek presio izugarriak pairatzen dituzte: azken hamarkadetan, esaterako, Europako iparraldeko eta mendebaldeko hezeguneen azalera % 60 inguru murriztu da.

Natura 2000 Sarea Araba
Natura 2000 Sarea Araba

SAREAREN HELBURUA EUROPAKO HABITAT ETA ESPEZIE MEHATXATU ETA BALIOTSUENEN EPE LUZEKO BIZIRAUPENA BERMATZEA DA

Argibide gehiago

Ruta cercana

Zertarako balio du?

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Jendea eta natura

Ikusi gehiago