Eduki publikatzailea

sorgina sabia

Sorgin jakintsua

Herrixkako sorgina luzaro zebilen bere iragarpenak asmatu gabe; hori dela eta, atsedenaldia hartu eta herriaren kanpoaldera bizitzen joatea erabaki zuen nekazari eta abeltzain batzuekin. Harridura handiz konturatzen da bere auzokoak gai direla ekaitzak, izozteak eta abarrak iragartzeko. Nolatan da hori?

 

 

Jarduerak

 

1. jarduera. Ipuin foroa

  • Ipuina entzun baino lehen, ikasleei galdetzen zaie ea dakiten noiz egingo duen euria edo urteko zein sasoitan egiten duen hotz edo euria. Noiz loratzen dira landareak? Noiz heltzen dira enarak? Noiz biltzen dira perretxikoak edo masustak? Urtaroen aldaketen eta izakien arteko loturari fenologia esaten zaio.
  • Sorgin jakintsua ipuina entzutera gonbidatzen zaie.
  • Zerrenda bat egiten da urtaroetan gertatzen diren aldaketak, eta horiek izakiengan (zuhaitza, lorea, hartza edo hegazti migratzailea) duten eraginak jasota.

 

2. jarduera. Gurpil fenologikoa

  • Paper edo kartulina bat hartzen da, eta konpas baten laguntzarekin zirkunferentzia handi bat egiten da eta lau zati berdinetan banatu. Zati bakoitza urtaro bat izango da. Marrazkiak egin eta zenbait material collage modura erabiliz, taldeka gurpil fonologiko bat egiten dute, hau da, naturan ikusten ditugun urtaro aldaketen adierazpena.

 

3. jarduera. Herritarren zientzia fenologiaren gainean

  • Badira zenbait proiektu herritarren partaidetzaz, fenologiarekin zerikusia dutenak. Beharbada, ezagunena hauxe da: http://www.fenodato.net/ . Nabigatu web orrian zehar eta jakin ezazu zein espezieren datuak hartu ditzakezun eta nola egin. Ausartuko al zinateke zeure egutegi fenologikoa egitera?

Unitate didaktikoa

Norentzat

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak.

Helburuak

Aztertzea urtean zehar gertatzen diren aldaketa meteorologikoak, urtaroak eta gure bizitzetan eta gainerako izakienetan dituzten ondorioak.

Ezagutu nolako eragina daukaten urtaroek izakiengan

Gaiak

Fenologia: urtaroen aldaketen eta izakien arteko lotura.

Herri jakintza.

Beste ipuin batzuk

Ruta cercana

Gutako bat

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Zikoina izan nahi zuen saia

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Erleen etsaia

Ikusi gehiago