Eduki publikatzailea

Uno de los nuestros

Gutako bat

Goiz batean basoko biztanle bat nor den jakin ezinik esnatzen da. Bere iragana ezagutzeko bilaketan, beste animalia batzuekin hizketan hasiko da. Arrastoek bere espeziekideengana eramango dute eta, gainera, basoa ulertzeko beste era berri batez ohartuko da.

 

 

Jarduerak

 

1. jarduera: Ipuin foroa

  • Ipuina entzun aurretik, elkarrizketa piztuko dugu klasean: Zer aurkitu dezakegu basoetan, zuhaitzez gain?, Basoetan bizi diren zein animalia ezagutzen ditugu?, Nola erlazionatzen dira haien artean?
  • Gutako bat ipuina entzutera gonbidatuko ditugu ikasleak eta ondoren, ipuinean agertu diren animaliak eta landareak birpasatuko ditugu.
  • Basoko ekosistemaren elementuei buruz hitz egingo dugu, normalean kontuan hartzen ez direnak ere aipatuta (eguzkia, ura, lurzorua...)

 

 

2. jarduera. “Basoko sarea” jolasa

2 jolas proposatzen dizkizuegu, basoetako biztanleen arteko oreka hauskorra eta energia fluxua lantzeko helburuarekin.

  • Kanpoaldean egitekoa: Lehenik eta behin, parte hartzaile bakoitzak zer izan nahi duen aukerau beharko du; landarea, belarjalea, edo harraparia. Harrapari ugari aukeratuko dituzte (erakargarrienak izan ohi dira), belarjale gutxi eta landare oso gutxi (materiale gehigarrian aurkituko duzue bertako espezieen zerrenda bat). Ondoren bakoitzari aukeratu duen taldearen arabera koloretako zinta bat emango zaio. Harrapari guztiak elkarrekin jarriko dira, haiengandik metro batzuetara belarjaleak jarriko dira eta azkenik belarjaleengandik 10 bat metrora landareak. Jokoaren garapena: Harrapariek belarjaleak jazarriko dituzte eta hauek ihes egiten saiatuko dira. Era berean belarjaleak landareak harrapatzen saiatuko dira eta landareek aldiz hauengandik ihes egingo dute. Partzehartzaile bakoitzak pertsona bakarra harrapatu dezake eta horretarako zinta kendu beharko dio. Guztiek janaria lortzea ezinezkoa dela egiaztatuko dute (alderantzizko piramide bat baita). Jolasa errepikatu beharko duzue,  baina oraingo honetan irakaslea bera izango da piramideari dagokion itxura emango diona; energia eguzkitik dator eta jasotzen lehenak landareak izaten dira beraz gutxienez partehartzaileen erdia talde honetan kokatuko du. Geratzen diren partehartzaileen hiru laurden belarjaleak izango dira eta gainontzekoa haragijaleak.

Amaitzean talde bakoitzari eragiten dioten mehatxuen inguruan eta mehatxu hauek (suteak, pestizidak,gaixotasunak…) ekosistemen orekari nola eragiten dioten hausnartzeko, elkarrizketa sortzea proposatzen dizuegu.

  • Barrualdean egitekoa: Parte hartzaile bakoitzak zer izan nahi duen aukeratu beharko du, baina kasu honetan irakasleak lagundu egingo dien talde bakoitzean dagokion izaki kopurua egon dadin. Ondoren zirkuluan eseri beharko dute denek nahi duten hurrenkeran. Afinitatearen arabera batuko dira eta talde ezberdinetako izakiak nahastuta egongo dira gure zirkulu-katean. Beraz, irakaslea gidari eta elkarrizketaren bitartez “kate trofikoaren” ordena har dezaten lortu beharko dugu. Horretaz gain norbaiti eguzkiaren eta uraren paperak emango dizkio. Orduan irakasleak soka bat emango die partehartzaileei eta guztien artean helduko diote, zirkulo osoa lotuta geratuko delarik.

Momentu horretan Irakasleak ekosisteman eragiten duen edozein faktoreren papera hartuko du, esaterako otso bat ehizatuz, ura kutsatuz, zuhaitzak moztuz. Ekosistemari eragin dion puntuan sokari tiradizo bat emango dio eta tiradizo hau nabaritzen dutenek gauza bera egingo dute. Dena lotuta dagoela eta kate-erreakzio bat gertatzen dela ikusiko da. Guztien artean basoaren orekari eragin diezaioketen mehatxu gehiago pentsatu eta horien inguruan elkarrizketa bat sortzea proposatzen dizuegu..

 

 

3. jarduera. Oreinaren orroaldia irudikatuz

Taldean edo bakarka egin daitekeen  jarduera bat da. Materiale gehigarrian daukazuen txontxongiloa egin eta Zuen marrualdi propioa irudika dezazuen proposatzen dizuegu.  Animatu zaitezte bideo bat grabatzera eta bidali iezaguzue helbide honetara: parquegorbeia@parques.araba.eus.

Zuen ekarpenekin bideo txiki bat egingo dugu eta gorbeiako instagramean argitaratuko dugu @arabakoparkenaturalak. (Datu pertsonalen inguruko araudia betetzea errazte aldera eta segurtasunagatik saiatu zaitezte bideoetan txontxongiloak bakarrik atera daitezen, batez ere adingabeen kasuetan)

Gogoratu emeek ez dute adarrik eta arrek aldiz bai. Gainera adinaren arabera tamaina eta forma ezberdina dute adar horiek. Orein arren kasuan 4 urte bete arte gutxigorabeherako adina jakin daiteke adarrak aztertuz. Saia zaitezte zuen adar propioak sortzen eta adin ezberdinetako oreinak egiten.

Unitate didaktikoa

Nori zuzenduta

Lehen hezkuntza (1. eta 2. Zikloa)

Helburuak

Gure inguruko basoetan bizi diren animalia batzuen biologia ezagutzeko jakin-mina piztea.

Basoko ekosistemak osatzen dituzten elementuak ezagutu eta bere baitan sortzen diren harreman estuak eta konplexuak aztertzea.

Animalia talde nagusiak identifikatzen ikasitea: Hegaztiak, Ugaztunak, Narrastiak, Anfibioak, Arrainak eta Intsektuak.

Edukiak

Oreina. Zer da?non bizi da?zertaz elikatzen da?Zein da bere bizi zikloa?

Elikadura estrategiak eta kate trofikoarekin duten lotura.

Habitat mota ezberdinak eta izaki bizidunek habitat horiekin duten lotura.

Bertako zenbait animalia eta landareren izen arruntak

Beste ipuin batzuk

Ruta cercana

Sorgin jakintsua

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Zikoina izan nahi zuen saia

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Erleen etsaia

Ikusi gehiago