Eduki publikatzailea

Estudio para la valoración económica de los Servicios de los ecosistemas

Ekosistema-zerbitzuen balorazio ekonomikorako ikerlana

Zer ondasun eta zerbitzu eskaintzen dizkigu Natura 2000 Sareak?

Arabako Natura 2000 Sareko naturguneek ingurumenari lotutako onurak, zein onura sozial, kultural eta ekonomiko handiak dakarzkigute, gure ongizatea eta bizi-kalitatea mantentzen laguntzen dutenak.

  • Hornidura-zerbitzuak: elikagaiak, zura, edateko ura, energia-iturriak, etab.
  • Erregulazio-zerbitzuak: polinizazioa, klimaren erregulazioa, lurzoruaren babesa eta higaduraren kontrola, uraren arazketa, etab.
  • Kultura-zerbitzuak: jolas-jarduerak, kultura-identitatea, ezagutza zientifikoa, inspirazioa, etab.

Hartzen ditugun erabakiek, banaka zein taldean, naturguneei eta horiek ematen dizkiguten zerbitzuei eragiten diete.

Zerbitzu horiez gozatzen jarraitu nahi badugu, beharrezkoa da gure jarduerak eta politikak naturaren kudeaketa jasangarrira bideratzea.

 

Arabako naturguneak ekonomikoki nola baloratzen dituzun jakin nahi dugu. Lagundu inkesta hau betetzen eta parte hartu tokiko produktuen lote baten zozketan. Anima zaitez!