Eduki publikatzailea

Rio Arakil

Arakil ibaia KBE

Arakil ibaiaren emaria neurritsua da, eta Arabako Lurralde Historikoko ipar-ekialdetik igarotzen da. Araia edo Albeniz izenez ere ezagutzen den ibaia da. Urkilla mendilerroaren hegoaldean jaiotzen da, eta Elgeakoarekin eta Altzaniakoarekin batera kantauriar eta mediterraneo isurialdeen banalerroaren parte da eta iparraldean itxi egiten du ekialdeko Arabako Lautadaren arroa. Galarreta, Mezkia eta Bikuña artean itxuraz fina den eta topografikoki gutxi markatuta dagoen banaketa lerroa dago, eta horrenbestez, ekialderantz urak Ebrora joaten dira Zadorraren bitartez, eta mendebalderantz Arakilen bidez. Arroa nahikoa estua da, iparraldean Altzaniako mendien eta hegoaldean Entziako mendien artean geratzen baita. Inguru horretan soroak eta landagune txikiak dira nagusi; hala ere, N-I autobia eta Madril-Irun trenbidea gertu daudenez, azken urteetan industrialdeak eraiki dituzte zenbait tokitan.

Zergatik den garrantzitsua

Arakil ibaia eta haren ertzak bisoi europarraren (Mustela lutreola) banaketa eremua kontuan hartuz aukeratu dira. Espezie horrek lehentasunezko babesa du gure kontinentean, desagertzeko arrisku larrian baitago bai Europako mendebaldean bai ekialdean. Ebroren arroan identifikatu diren azpipopulazioen arteko konektibitatea estrategia garrantzitsua da espeziea kontserbatzeko. Edonola ere, ibaiek oso eginkizun garrantzitsua betetzen dute, igarobide ekologikoak direlako eta paisaia dibertsifikatzen laguntzen dutelako nekazaritza eta industria nagusi diren eskualdeetan.

DATU TEKNIKOAK

Ibaiak
Espazio mota

KBE

Azalera

30,13 ha

Gertuko udalerriak

Albeiz, Ilarduia eta Egino

Intereseko fauna

Arrainen artean errutilo hegalgorria eta loina txikia nabarmendu behar dira. Hegazti interesgarrienetako batzuk martin arrantzalea, sasi txori arrunta, urretxindor arrunta edo baso txinboa dira. Batez ere, bisoi europarraren bizilekua delako kontserbatu behar da eremu hau.

Habitat esanguratsuak

  • Haltzadiak eta lizardiak (baso alubialak, Alnus glutinosa eta Fraxinus excelsior)
  • Txilardi lehor europarrak

Beste ibai batzuk

Ruta cercana

Baia Ibaia KBE

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Barrundia ibaia KBE

Ikusi gehiago