Eduki publikatzailea

Ayuda ibaia KBE

Ihuda ibaia KBE

Ihuda ibaia ekialdetik mendebaldera igarotzen da Arabako hegoaldetik, baina ibilbide nagusia Trebiñuko konderritik igarotzen da (Gaztela eta Leon, Burgosko probintzia). Ibaiaren inguruan nekazaritza da nagusi. Biztanleguneak txikiak dira, baina azken urteetan urbanizazio berriak eraiki dituzte. Ihuda ibaia Zadorraren ibaiadarra da ezkerreko aldetik, eta Lacornazilla inguruan batzen dira ibai biak. Ihudako ibaiertzen naturaltasun egoera onargarria da ibaiertzetako basoen egoera kontuan hartuz. Ihudako beheko ibarra “heriotzarik gabeko arrantza libreko eremua” eta “karramarro seinaleduna arrantzatzeko barrutia” da, Arabako Foru Aldundiaren urteko araudiaren arabera.

Zergatik den garrantzitsua

Proposamena oinarritzen duen elementu natural nagusia da Ihudako ibaiertzak bisoi europarraren (Mustela lutreola) banaketa eremuan daudela. Desagertzeko arrisku bizian dagoen haragijale erdi-urtarra da, eta haren munduko populaziorik garrantzitsuenetako batzuk Ihudan eta Ebroren ibilguan bizi dira. Ebrotik etorritako igaraba (Lutra lutra) gutxi batzuk ere badaude. Ikuspuntu ekologikotik, ibaiertzetako landarediaren kontserbazio egoerari esker paisaia dibertsifikatu egiten da nekazaritza eskualdeetan, kasu honetan bezala.

DATU TEKNIKOAK

Ibaiak
Gune mota

KBE

Azalera

66,36 ha

Gertuko udalerriak

Berantevilla, Okina eta Izarza

Intereseko fauna

Hegaztien artean martin arrantzalea, amiltxori txikia, martineta arrunta edo miru beltza nabarmendu behar dira. Igaraba eta bisoi europarra direla eta babesten da gunea.

Habitat esanguratsuak

Sahats eta makal ibarbasoak

Beste ibai batzuk

Ruta cercana

Ega Berron ibaia KBE

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Omecillo Tumecillo ibaia KBE

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Zadorra ibaia KBE

Ikusi gehiago