Eduki publikatzailea

Arabako Hegoaldeko Mendilerroen KBE eta HBBE

Arabako Hegoaldeko Mendilerroen KBE eta HBBE

Eremu hori garaiera ertaineko (700-1.400 m) zenbait mendilerrok osatzen dute.Ezaugarri nagusietako bat da oso garrantzitsua den langa geografikoa osatzen dutela ekialde-mendebalde orientazioa dutelako, eta horrek gelditu egiten du eragin klimatiko ozeaniarra. Horrenbestez, landarediaren ezaugarriak zehazten dira, iparraldean atlantikoak (pagadiak) daudelarik eta hegoaldean mediterraneoak (erkameztiak eta artadiak). Mendebalderen dagoen Toloño mendilerroa da. Erliebea malkartsua eta gogorra da hegoaldean, eta iparraldean ez hainbeste.

Arabako Mendiak eta Arabako Errioxa banatzen ditu, eta paisaian oso esanguratsua da, Ebroren sakonune handia ixten baitu. Kodes mendilerro ekialdean kokatuta dago, eta Toloño mendilerroaren ekialdeko luzapena da. Kanpezu nekazaritza harana bereizten du Linares eta Odron ibaiei dagokien Nafarroako haranetatik; beraz, mendilerroaren Arabako zatia dago sartuta HBEE honetan sartutako mendilerroaren Arabako zatia da. Santiago de Lokizko mendilerroa Araba eta Nafarroa artean dago, eta Entzia-Urbasa mendilerroarekiko paraleloa da, magaletan baso handiak dituelarik. Harana eta Kanpezu nekazal eremuak banatzen ditu.

Zergatik den garrantzitsua

Eremu hori aukeratzeko irizpide ornitologikoetako bat izan da Bonelli arranoa berreskuratzeko leku egokia dela. Espezie hori Euskal Autonomia Erkidegoan desagertzeko arrisku handienetakoa duenen artean dago, eta Espainian espezieak beherakada izan du baita ere. Gaur egun inguru horretan bikote habiagile bakarra dago, baina antzina okupatu zituzten lau eremu identifikatu dira.

Beste arrazoietako bat da ugatzak egonkorrenen dauden Arabako lekuetako bat dela, Nafarroatik datozen ugatzak askotan ikusi direlarik eremu horietan. Badirudi eremu hori interesgarria izan daitekeela espeziea Kantauriar Mendikatera edo Iberiar Mendikatera hedatzeko, eta baliteke epe ertainean birkolonizazioa gertatzea ere. Mendizerra horiek azken oztopo orografikoa dira iparraldeko eta ipar-ekialdeko haize hezeentzat, zeintzuek aurretik beste mendizerra batzuk gainditzen dituzten, eta hala, hezetasun atmosferikoa galtzen dute. Horregatik, langa biogeografiko garrantzitsua dira.

Gune honetan bat egiten dute espezie atlantikoek eta espezie mediterraneoek; lehenengoak goialdean eta iparraldeko magaletan bizi dira, eta bigarrenak, berriz, tarteko eta behealdeko eguteretan. Habitat asko kontserbazio egoera onean daude, eta haitzak, arrokak eta orografia gogorra direla-eta lurraldearen eremu hau oso interesgarria da ornodunentzat. Fauna aberastasun handia dago. Haitzetako hegaztien populazioak nabarmentzen dira, baina basoetako hegaztiak ere badaude, basoak handiak baitira.

DATU TEKNIKOAK

Menditarrak, basoak eta larreak
Espazio mota

KBE eta HBBE

Azalera

18.515,02 ha

Gertuko udalerriak

Bastida, Guardia, Bernedo, Lantziego eta Urizaharra, besteak beste.

Intereseko fauna

Fauna komunitateari dagokionez, basoko, harkaitzetako eta ingurune ireki mediterraneoetako hainbat espeziek osatzen dute.

Intereseko flora

Nabarmendu behar ditugu Armeria cantabrica (azpisp. vascónica), Cochlearia aragonensis, Antennaria dioica.

Habitat esanguratsuak

Pagadi kaltzikolak.

Erkameztiak

Artadiak

Beste espazio batzuk

Ruta cercana

Aizkorri-Aratz Parke Naturala eta KBE

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Aldaiako mendiak KBE

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Arkamo-Gibijo-Arrastaria KBE

Ikusi gehiago