Eduki publikatzailea

salas de escape

Escape room edo ihes gelak

Gure naturaguneetako natura eta kultura ondarean murgiltzeko beste era bat proposatzen dizugu: escape room edo ihes gela birtual batean taldean jolastea.

Ez al zara inoiz jolastu ihes gela batean? Abentura jolasa da: jokalari talde bat gela batean giltzaperatzen da, eta han, era guztietako igarkizunak eta buruhausgarriak ebatzi behar dituzte istorioa askatzeko eta horretarako duten denbora agortu aurretik ihes egiteko. Jolas bakoitza agertoki batean girotuta dago, eta oso bestelakoak dira bata bestearengandik. Gure hau birtuala da eta, beraz, parte hartzaileok etxetik dibertitu eta ikasteko aukera izango duzue.

Bi proposamen prestatu ditugu, biak helduentzat, baina zailtasun maila eta iraupen desberdinak dituzte. Ausartuko zara?

Sei giltzen misterioa

  • Parte hartzaileen kopurua: 4 talde; bideodei bidez konektatuta egon eta aldi berean jolastu behar dira.
  • Iraupena: 90 minutu.
  • Zailtasuna: ertaina-handia.

 

 

Ihes gela Mairulegorreta kobazuloan

  • Parte hartzaileen kopurua: 4 talde; bideodei bidez konektatuta egon eta aldi berean jolastu behar dira.
  • Iraupena: 45 minutu.
  • Zailtasuna: ertaina-txikia.

 

 

Otras actividades

Ruta cercana

Ezagutzen duzu Bonelli arranoa?

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Natura 2000 Sareari buruzko igarohitza

Ikusi gehiago
Pasapalabra sobre Red natura 2000

Natura 2000 Sareari buruzko igarohitza

Aditua zara Arabako naturagune babestuetan? Ziur zaude?

Nabiga ezazu gure web gunean eta freskatu itzazu Arabak daukan dibertsitate ikaragarriaren gainean dauzkazun ezaguerak. Naturagune bakoitzaren fitxan, 360 graduko bisore bat ikusiko duzu. Seguru ezingo diozula erabiltzeari utzi. Prest zaudenean, erronka bat proposatuko dizugu: Arabako Natura 2000 Sareari buruzko igarohitza. Baietz lortu! Aurrera!

Beste ekintza batzuk

Ruta cercana

Bonelli arranoaren abenturak Araban

Mikrotestuen lehiaketa instagramen

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Bisoi europarra, Europako ugaztun mehatxatuena

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Escape room edo ihes gelak

Ikusi gehiago
aguila bonelli

Ezagutzen duzu Bonelli arranoa?

Bonelli arranoa gure espezierik mehatxatuenetako bat da. Arabako Foru Aldundiak denbora asko darama desagertzeko arriskuan dagoen espezie hau berreskuratu nahian. Proposatzen dizugu ikus dezazula egin dugun zabalkunde bideoa, espeziea eta dauzkan mehatxuak ezagut ditzazun, eta jakin dezazun zer kontserbazio neurri hartzen ari garen.

Espezieari buruzko unitate didaktiko bat daukagu. Agiriaren bukaeran, Bonelli arranoak Araban dituen abenturei buruzko antzezlan bat aurkituko duzu. Araban, beste harrapari garrantzitsu batzuekin bizi da, hala nola sai arrearekin eta sai zuriarekin. Zeure txotxongiloak egiteaz gain, zeure abenturak ere asmatu ahal izango dituzu. Ausartuko zara?

Jarduera hau eta beste batzuk (labirintoak, gurutzegramak…) Lehen Hezkuntzako txikientzat diseinatuta daude.

Beste ekintza batzuk

Ruta cercana

Hezkuntza materialak etxean egiteko

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Bisoi europarra, Europako ugaztun mehatxatuena

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Escape room edo ihes gelak

Ikusi gehiago
Aurrebista
Aurrebista
Aurrebista
Aurrebista
Aurrebista
Aurrebista
Aurrebista
Aurrebista
Valderejo- Sobron- Artzena Mendilerroa KBE eta HBEE eta Valderejoko Parke Naturala

Valderejo- Sobron- Artzena Mendilerroa KBE eta HBEE eta Valderejoko Parke Naturala

Eremu horri Valderejo-Sobron- Artzena Mendilerroa deitzen diogu, eta ia 7000 hektareak osatzen duten eremu handia da, Arabar Haranen eskualdean kokatua, Arabako mendebaldean. Bertako ezaugarriak dira jende gutxi bizi dela eta baso masa handiak daudela haitz garrantzitsuekin. Burgosko probintzia mugakidearekin (Gaztela eta Leon) oso lotuta dagoen eremua da, perimetroaren zati handi bat mugakidea baita. Lurralde handi horretan San Zadornil (EGL ES410030 Obarenes mendiak) Burgosko eremuak banatzen dituen bi sektore daude: Valderejo sektorea, Puron ibaiak zeharkatzen duen harana, eta Sobron-Arzena sektorea Ebro eta Omecillo haranetara doan mendilerroaren hego-ekialdeko zatia hartzen duena.

Basoak eta kareharrizko haitzak dira nagusi, eta Puron ibaia nabarmendu behar da, BENren ibilgu nagusia dena, Leron (1.240 msnm) eta Leron I (1.236 msnm) gailurren artean jaiotzen dena eta Valderejo zeharkatzen duena ipar-mendebaldetik hego-ekialdera, Burgosko probintzian Ebro ibaiarekin bat egin arte hainbat errekastoren urak batzen dituelarik.

Zergatik den garrantzitsua

Valderejo-Sobron-Artzena mendilerroan gutxienez Habitaten Zuzentarauaren I. eranskinean jasotako 28 habitat daude, eta horietatik bostek lehentasunezko interesa dute. Horrez gain, ekosistemak oso aberatsak dira, eta kontserbazio egoera ona da. Gainera, mehatxatutako hainbat flora espezie ditu, eta horien artean nabarmendu behar dira Buxbaumia viridis, Orchis cazorlensis eta Ephedra nebrodensis, desagertzeko arriskuan daudelako, eta Narcissus asturiensis, Habitaten Zuzentarauaren II. eranskinean jasota dagoelako. Bestalde, habitaten aniztasun handiari esker,  animalia espezie asko eta asko daude, eta bereziki nabarmendu behar dira kiropteroak, haitzetako hegaztiak, bisoi europarrak (Mustela lutreola), igarabak (Lutra lutra), Bonelli arranoak (Aquila fasciata) edo ibai karramarroak (Austropotamobius pallipes).

DATU TEKNIKOAK

Menditarrak, basoak eta larreak
Gune mota

KBE, HBBE eta parke naturala

Azalera

6.815,71 ha

Gertuko udalerriak

Barrio, Sobron, Lalastra, Tobillas

Intereseko fauna

Fauna espezie ugari daude; kiroptero eta hegazti errupikolen espezieen aniztasuna nabarmendu behar da, baita bisoi europarra, igaraba, Bonelli arranoa edo ibai karramarroa ere.

Intereseko flora

Mehatxu maila dela eta, desagertzeko arrisku kritikoa dutenez, Orchis cazorlensis eta Ephedra nebrodensis espezieak nabarmendu behar dira. Naturagune honetan desagertzeko arriskuan dagoen Buxbaumia viridis briofitoak EAEn duen leku bakarra dago.

Habitat esanguratsuak

Pinu gorriak, pagadiak, ameztiak, erkameztiak, artadiak.

Argibideak

Valderejoko Parke Naturaleko Parketxea

Lalastra, 01427.

945353146

parquevalderejo@parques.araba.eus

 

 

Uraren Museoa

Presa, 1. 01423. Sobrón

945353146

parquevalderejo@parques.araba.eus

Beste gune batzuk

Ruta cercana

Aizkorri-Aratz Parke Naturala eta KBE

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Izki parke naturala, KBE eta HBBE

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Urkiola Parke Naturala eta KBE

Ikusi gehiago
Gorbeia Parke Naturala eta KBE

Gorbeia Parke Naturala eta KBE

Gorbeia kantauriar-mediterranear isurialdeen banalerroan kokatutako mendikate luzea da, eta zati bat Bizkaian dago eta bestea Araban. Eremu horren garaiera dela-eta, mendiko klima du: mendiguneak hesi baten modura jokatzen du, eta Bizkaiko golkotik datozen haize hezeak gelditzen ditu, eta horren ondorioz, ezberdintasun handiak daude iparraldeko hegalaren eta hegoaldekoaren artean, lehenengoa hezeagoa delarik eta bigarrena sikuagoa eta eguzkitsuagoa.

Gorbeian, ondorioz, mendiko ekosistemak aberatsak dira, eta kontserbazio egoera ona da. Topografia gogorrari bestalde, gizakiek inguru horretan milaka urteetan zehar gauzatutako abeltzaintza jarduera gehitu behar zaio. Horrekin guztiarekin balio natural handiko eremua sortu da, giro ezberdinak dituena, eta horrenbestez, baso naturalak, txilardiak eta mendiko sasitzak, haitzak, hezeguneak (Altubeko putzuak, Saldropoko hezegunea, esfagnaleak, eta abar) eta errekastoak daude. KBEaren % 70 baino gehiagoan baso masak daude; horietatik % 67 baso hostotsuak dira, eta gainerako % 33an koniferoak daude landatuta. Pagadi azidofiloak eta basofiloak eta ameztiak (aurrekoak baino gutxiago) dira nagusi Gorbeiako basoetan.

Zergatik den garrantzitsua

Leku hau nabarmena da jatorrizko zuhaitz hostotsu asko daudelako (pagadiak eta hariztiak nagusiki), haitzak eta hezegune txikiak eta mendiko flora daudelarik baita ere. Gorbeian penintsula erdialdeko eta iparraldeko mendietako zenbait espezie endemiko daude, eta bakarren bat bakarrik leku honetan dago Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez.

Ibilguen, hezeguneen, baso masen eta haitzen kontserbazio egoera nahiko ona da, eta Natura 2000 Sarean interes handikoak diren zenbait espezie daude. Landareen artean nabarmentzekoa da Ranunculus amplexicaulis espeziea. Anfibioen artean daude gailurretako uhandreak, baso igel jauzkariak eta hankaluzeak, eta hegaztien artean sai arreak, sai zuriak, belatxinga mokohoriak eta mokogorriak, harkaitz zozo gorriak, aztoreak, gabiraiak, zapelatz liztorjaleak, belatzak eta mendi txirriskilak. Bukatzeko, lepahoriak, basakatuak eta ipurtatsak aipatu behar dira.

Eremu hau EGL gisa proposatzeko arrazoi izan ziren balio naturalez eta ekologikoez gain, Gorbeia eta inguruak EAEn garrantzia handiko paisaia erreferentea dira, euskaldunentzako karga sinboliko eta kultural handia dutenak, eta bereziki inguruko bizilagunentzat. Horren adibide da eremu horretako ondare kulturala, Euskal Kultura Ondarearen 7/1990 Legearen arabera sailkatutako hainbat kultur ondasun eta presuntzio arkeologikoko eremuak baitaude. Horrez gain, EAEko mendigune nagusienetakoa da, eta mendi ibilbideak egiteko erreferentziazko lekua, Gorbeiagane bezalako (1.481 m) gailur esanguratsuekin.

DATU TEKNIKOAK

Menditarrak, basoak eta larreak
Gune mota

KBE eta parke naturala

Azalera

20.226,45 ha

Gertuko udalerriak

Araba: Urkabustaiz, Zuia eta Zigoitia, Legutio.

Bizkaia: Zeanuri, Artea, Orozko, Ubide, Zeberio eta Areatza

Intereseko fauna

EAEko mendi ingurunean hobekien zaindutako hegazti faunaren multzo onenetako bat da Gorbeia. Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoan jasotako hainbat fauna espezie daude bertan, eta saguzarrak nabarmendu behar dira. Beste espezie interesgarri batzuk dira, esaterako, muxar grisa, basakatua, apoarmatu istilzalea edo Schreiber muskerra.   Ornogabeen artean Quimper barraskiloa eta karramarro autoktonoa daude.

Intereseko flora

Florari dagokionez, honako hauek aipa daitezke: Narcissus pseudonarcissus subsp.nobilis, Narcissus asturiensis edo Trichomanes speciosum, baita Spiranthes aestivalis orkidea ere, eta Iberiar penintsulan oso arraroa den Sphagnum squarrosum goroldioa edo briofitoa.

Habitat esanguratsuak

Txilardi lehor europarrak, mendi larreak, zingira azidofiloak eta basofiloak, kare harkaitzak, kobazuloak, pagadi azidofiloak eta ameztiak.

Argibideak

Gorbeia Parke Naturaleko Parketxea

Lekanda, 01139 Sarria. Araba

parquegorbeia@parques.araba.eus 

Beste gune batzuk

Ruta cercana

Gasteizko Mendi Garaiak KBE

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Izki parke naturala, KBE eta HBBE

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Urkiola Parke Naturala eta KBE

Ikusi gehiago
Aizkorri-Aratz Parke Naturala eta KBE

Aizkorri-Aratz Parke Naturala eta KBE

Leku hau Euskal Autonomia Erkidegoko mendi eremu handienetakoa da. Norabide nagusia NW-SE da, eta mendilerro luze honek hainbat mendilerro batzen ditu era berean, besteak beste hauek: Altzania, Aratz, Aizkorri, Urkilla, Elgea eta Zaraia. kantauriar isurialdearen eta mediterraneo isurialdearen arteko banalerroan dago, eta bertan jaiotzen dira hiru ibai nagusi gipuzkoarrak: Deba, Urola eta Oria. Kareharrizko erliebe handi, garrantzitsu eta konplexuak ditu, paisaian nabarmen ikusten direnak, eta fenomeno karstiko orokorrak eta paisaiaren formak askotarikoak dira: gailurrak, amilburuak eta haitzak, trokarte sakonak, sakonuneak eta lapiaz zelaiak. Gailur lerroen arteko magaletan eta sakonuneetan dauden lursailek euskal mendi atlantikoak berezko dituen paisaiak osatzen dituzte.

Eremua osatzen duten lursail gehienak Behe Kretazikokoak dira. Erliebe nabarmenenak kalizak dira, bereziki urgondar uharrezko jatorria dutenak, higadurarekiko sendoak direnez, erliebean nabarmentzen direlarik. Hala ere, disolbagarritasunaren ondorioz fenomeno karstiko handiak gertatu dira. Zenbait eremutan zulo handiak ugariak dira.

Paisaia hau ezaugarritzen dute lapiazeko morfologiek, dolinek, sarbegiek eta sakonune handiek (Urbia), kalizetan txertatuta daudenak Arantzazu eta Jaturabe moduan. Horrez gain, antzinako lur azpiko ibilguak ere ikusi daitezke (San Adriango tunelekoa adibidez), gaur egun urik ez dutenak, eta sakonago daudenak. Lurzoruko erabilera nagusiak basokoa eta abeltzaintza dira, baita aisialdikoa ere, mendizaletasuna dela-eta. Bertako baso masak nagusi dira ustiapen intentsiboko landaketen aurrean. Ingurua latxa ardien artzaintzarako garrantzitsuenetakoa da, eta behiekin eta zaldiekin ere lan egiten da. Horiekin lotutako borda edo “saroi” asko daude inguruan. Arantzazuko Santutegia ere eremu horretako eraginpeko lurrean dago, leku erlijioso eta turistiko garrantzitsua delarik. Ezkerreko aldetik igarotzen dira Oria harana zeharkatzen duten hegazti migratzaile gehienak, eta nagusiki usoak ehizatzeko postu asko daude.

Zergatik den garrantzitsua

Eremu hori Euskal Autonomia Erkidegoko mendigune garrantzitsuenetakoa da, eta bertako basoek azalera handia hartzen dute. Kareharrizko tontor eta haitzetan (pitzadurak, erlaitzak, lapiaz arrakalak, harkaitz oinak, eta abar) interes korologiko handiko landare menditarrak daude. Oso garrantzitsuak dira baita ere zohikaztegi txikiak, bereziak direlako. Landare batzuk Pirinioetako eta kantauriar mendietako edo iberiar iparraldeko espezie endemikoak dira; beste batzuk goi mendietakoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gailurrik handienetan aurki daitezke. Zenbait eremu higroturbosotan, besteak beste Arbaraingo esfagnale-zohikaztegian, autonomia erkidegoan oso arraroak diren landare asko daude. Lagin geomorfologikoa aberatsa da, intereseko egiturak daudelarik, besteak beste magaletako kolubioiak, egitura erliebeak, mota guztietako egitura karstikoak, eta abar. Mendigune honetan, non baso masa handiak eta anitzak, mendi gailur garrantzitsuak, larre eta zelai zabalak, txilardiak, errekasto eta eremu hezeak dauden, beste leku batzuetan desagertu diren edo latitude horietako mendi inguruetan bizi diren fauna espezieak bizi eta babesten dira. Nabarmentzekoak dira kiropteroak eta basoko haragijaleak. Edonola ere, Aizkorri-Aratz mendilerroak, beste mendi batzuekin batera, igarobide biogeografiko garrantzitsua osatzen du Pirinioen eta Kantauriar mendikate garrantzitsuen artean.

DATU TEKNIKOAK

Menditarrak, basoak eta larreak
Espazio mota

KBE eta parke naturala

Azalera

15.937,42 ha

Gertuko udalerriak

Egino, Ilarduya, Albeniz, Araia, Zalduondo

Intereseko fauna

Baso inguruneei lotutako fauna zabala nabarmendu behar da, baita errupikolak ere, esaterako belatz handiak, sai arreak, sai zuria, lepahoriak, ipurtatsa, basakatua eta saguzarren hainbat espezie. Ornogabeen artean Quimper barraskiloa ere aurki dezakegu.

Intereseko flora

Mendi larreen flora aberatsa eta anitza da, tartean daude Armeria pubinervis, Botrychium lunaria, Carlina acaulis, Coeloglossum viride, Gentianopsis ciliata, Geranium cinereum, Huperzia selago, Meum athamanticum eta lilipa ugari.

Habitat esanguratsuak

Txilardi lehor europarrak

Landare formazioak, Nardusekin

Pagadi azidofilo atlantikoak, oihanpeekin, Ilex eta batzuetan Taxus.

Argibideak

Aizkorri-Aratzeko Parketxea

Intuxi 48. Araia (Araba)

945386964 / 688629932

parketxe.aizkorriaratz@gmail.com 

Beste espazio batzuk

Ruta cercana

Aldaiako mendiak KBE

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Arabako Hegoaldeko Mendilerroen KBE eta HBBE

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Valderejo- Sobron- Artzena Mendilerroa KBE eta HBEE eta Valderejoko Parke Naturala

Ikusi gehiago
Izki parke naturala, KBE eta HBBE

Izki parke naturala, KBE eta HBBE

Izkiko parke naturala basoz osatuta dago nagusiki, eta bertan Europako handienetakoa den ametz arruntez (Quercus pyrenaica) osatutako basoa dago. Baso hori Izki ibaiaren arroa osatzen duten lursail hondartsuetan dago, eta bertan bizi dira ugaztun handiak, besteak beste basurdeak, orkatzak eta basakatuak, baita pizidoak eta okilak ere.

Haran honen mugak ezartzen dituzte haitz handiak dituzten kareharrizko mendiek, besteak beste La Muela, Soila eta Arluzea, harana antzoki baten gisa inguratzen dutenak. Mendi hauetan basoak aldatu egiten dira eta ametz arrunten ordez eguteretan erkametzak daude, eta pagadiak goiko eremu itzaltsuetan. Eremu horietan gauzatzen da baita ere Izkiko beste jarduera nabarmen bat: abeltzaintza. Izan ere, belardiek etengabeko lerroa osatzen dute San Cristobal eta San Justo gailurren artean, eta ia urte osoan zehar bertan egoten dira behorrak eta behiak.

Substratu geologikoen kontrastea da Izkiko paisaiaren dibertsifikazio iturri nagusia. Izan ere, geruza iragazkorrak eta iragazgaitzak batzen direnean iturri eta iturburuak sortzen dira, eta ur horrekin turba inguruak sortzen dira, bertan bizi direlarik EAEko landare arraro eta berezienetako batzuk.

Zergatik den garrantzitsua

Eremu natural hori baso azalera handi eta anitzek estaltzen dute bertako landare hostotsuekin. Nabarmentzekoak dira ametz arruntez (Quercus pyrenaica) osatutako basoak, Izkiko hondar kubeta handian Europako baso masa handienetakoa eta hobekien kontserbatuta dagoenetakoa baitago. Ameztiak dira eremuaren zati handi bat estaltzen duten lurzoru hondartsu eta pobreetara hobekien egokitutako zuhaitzak. Pagadi asko ere badaude, eta karedun eta haizdun lekuetan pagadiak eta erkametzak daude ezpelekin batera. Eremu horretan dauden beste zuhaitz batzuk erkameztiak eta arteak dira, baina aurrekoak baino gutxiago daude.

Zuhaixkei dagokienez, eremu silizeoetan txilardiak, otadiak eta iralekuak daude, eta pre txilardi harritarrak, ipurudiak eta ezpeldiak. Urari lotutako landareen artean daude haltzadiak, sahastiak eta padura eta zohikaztegi txikiak, landare bereziekin. Nabarmendu beharreko azken landareak eremua inguratzen duten kareharrizko harkaitzetakoak dira. Eremu horretan interes korologiko handidun flora taxon asko daude. Asko eta asko soilgune hondartsuetan eta amezti barneko hezeguneetan bizi dira, baita haitzetan eta kareharrizko amilburuetan ere. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik eremu horri lotutako probintzia endemismoak eta espezieak daude. Habitat asko eta anitzak ondo kontserbatu direnez, eskualde hori eremu oso interesgarria da faunari dagokionez. Basoetako espezieak nabarmendu behar dira, adibidez basoan dauden putzuetan eta hezeguneetan ugaltzen diren anfibioak, hegaztiak eta ugaztun haragijaleak.

Okil ertainen (Dendrocoptes medius) populazioa azpimarratu behar da, Iberiar Penintsulako garrantzitsuenetakoa baita.  Nahiz eta haitzak hain nabarmenak ez diren elementu geomorfologikoak izan, badaude horiei lotutako hegazti harrapari batzuk, nahikoa interesgarriak direnak. Aipatzekoa da baita ere eremu hori bisoi europarraren (Mustela lutreola) banaketa eremuaren barne dagoela.

DATU TEKNIKOAK

Menditarrak, basoak eta larreak
Espazio mota

KBE, HBBE eta parke naturala

Azalera

9.081 ha

Gertuko udalerriak

Maeztu, Korres, Urturi, Durruma Kanpezu, Bujanda, Antoñana, Arluzea eta Urarte.

Intereseko fauna

Ornodunen 151 espezie daude bertan; zifra horretan ez dira kontuan hartzen migratzean edo negua igarotzeko eremura datozen hegazti edo kiropteroak. Fauna multzoaren izaera, oro har, euro-siberiarra da eta, neurri txikiagoan, mediterraneo izaeraduna. Okil ertaina eta igel jauzkaria nabarmendu behar dira.

Intereseko flora

EAEn eta penintsulan oso arraroak diren zenbait landare hemen daude, batez ere zohikaztegi edo toba bezalako komunitate iraunkorrei lotuta. Besteak beste, espezie hauek aipatu behar dira: Drosera anglica, Carex davalliana, Potentilla fruticosa, Rynchospora fusca, Drosera intermedia, Triglochin palustris edo Dryopteris carthusiana.

Habitat esanguratsuak

Amezti eta pagadi kaltzikolak. 

Argibideak

Izkiko Parketxea

Korres. 01129

Telefonoa: 945 41 05 02

parqueizki@parques.araba.eus 

Beste espazio batzuk

Ruta cercana

Gorbeia Parke Naturala eta KBE

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Urkiola Parke Naturala eta KBE

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Valderejo- Sobron- Artzena Mendilerroa KBE eta HBEE eta Valderejoko Parke Naturala

Ikusi gehiago
La función de las aves carroñeras en la naturaleza

Hegazti sarraskijaleek naturan duten eginkizuna

Gaur egun, zenbait espeziek (ugatza, sai zuria edo miru gorria) eta haien habitatek kontserbazio egoera larria dute. Haiek babesteko, gizakiaren eta naturaren arteko loturak berritzea komeni da. Espezie horiek guztiak eta haien habitatak ekosistema ahulen parte dira, gure ondarearena, alegia, eta gizartearentzat oinarrizkoak diren prozesuak eusten dituzte eta oso onuragarriak diren hainbat zerbitzuren bektore dira.

Gaur egun mehatxatuta dauden harrapari nekrofagoen habitata babesteko, Ecogyp proiektua sortu zen. Pirinioen bi aldeetako bazkideek osatzen dute, eta tartean da Arabako Foru Aldundia ere. Espezie horiek eta beren habitatek onura handiak ematen dizkiete ekosistemen orekari eta gizakiei, sortzen dituzten zerbitzu ekosistemikoengatik.

Proiektu horretan, sentsibilizazio ekintzak egin dira. Hemen daukazu dibulgazio koaderno bat, zuzen-zuzenean ezagutzeko hegazti sarraskijaleak eta hegazti horiek ekosistemetan duten eginkizuna. Amaierako zatian jolasak bildu dira, zenbat dakizun ikusteko. Aurrera!

Beste ekintza batzuk

Ruta cercana

Hezkuntza materialak etxean egiteko

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Bonelli arranoaren abenturak Araban

Mikrotestuen lehiaketa instagramen

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Bisoi europarra, Europako ugaztun mehatxatuena

Ikusi gehiago
CONCURSO DE MICRORRELATOS EN INSTAGRAM

Bonelli arranoaren abenturak Araban

Mikrotestuen lehiaketa instagramen

Foru Aldundi honetako Ingurumen eta Hirigintza Sailak LIFE 16 NAT/ES/235 proiektuan parte hartzen du, Mediterraneoko mendebaldeko biztanleek Bonelli arranoa azpiegitura elektrikoetara egokitzekoan, “AQUILA a-LIFE” proiektua esan ohi zaionean. Proiektu horren esparruan, Bonelli arranoa (Aquila fasciata) zaintzen lagundu asmoz, Instagramen “Bonelli arranoaren abenturak Araban” mikrotestuen lehiaketa antolatzen du Arabako Foru Aldundiak. Haren gaiak EAEn desagertzeko arriskuan katalogatuta dagoen hegazti horretaz mintzatu edo hura aipatu behar du.

 

Kontakizun laburrak idaztea atsegin baduzu, animatu eta literatura lehiaketa honetan parte hartu. Mikrokontakizun bat idatzi beharko duzu hark protagonista izango duenaren, hau da, Bonelli arranoaren lehengo egoera, oraingoa eta etorkizunekoa azalduko duena. Ekimen horrekin, erakundeak herritarrak kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi ditu Euskal Autonomia Erkidegoan mehatxatuen dauden hegaztietako bati buruz.

Lehiaketaren oinarriak

Beste ekintza batzuk

Ruta cercana

Hezkuntza materialak etxean egiteko

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Natura 2000 Sareari buruzko igarohitza

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Hegazti sarraskijaleek naturan duten eginkizuna

Ikusi gehiago
materiales

Hezkuntza materialak etxean egiteko

Ezagutzen duzu Arabako biodibertsitatea? Arabako Foru Aldundian hainbat hezkuntza jarduera proposatzen dizkizugu modu dibertigarrian ikasteko. Eskulan eta jokoen bidez, espezie ospetsuak ezagutu ahal izango dituzu, hala nola Bechstein saguzarra edo baso igel jauzkaria. Materialak batez ere Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloetako txikientzat dira.

Gainera, gure ohiko kolaboratzaileetatik batzuk haurrentzat diseinatu dituzten materialak deskargatu ditzakezu; adibidez, Zerynthia elkartearen maskarak eta ebakigarriak.

Beste ekintza batzuk

Ruta cercana

Ezagutzen duzu Bonelli arranoa?

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Bonelli arranoaren abenturak Araban

Mikrotestuen lehiaketa instagramen

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Hegazti sarraskijaleek naturan duten eginkizuna

Ikusi gehiago
Aurrebista
1 nondik 23
Aurrebista
1 nondik 23