Eduki publikatzailea

Mendiko bazka eremuak zaintzea

Mendiko bazka eremuak zaintzea

Mendiko bazka eremuek Europan gehien mehatxatutako inguruneetako bat osatzen dute, batez ere larratze eremu modura aprobetxatzeari utzi zaiolako. Erabilerarik ezaren ondorioz Euskadin tradizionalki abeltzaintza estentsiborako erabili diren zenbait habitat natural zaintza egoera txarrean daude leku batzuetan. sastraka garatzea, espezie inbaditzaileak etortzea, sute arriskuak areagotzea… LIFE Oreka Mendian (Euskal mendietako larre habitatak zaindu eta erabiltzea) proiektuaren helburua mendiko larre inguruneetan zaintza estrategia bat garatzea da, erabilera tradizionala abiapuntutzat hartuta; hala, euskal testuinguruan Habitatei buruzko Zuzentarauko (92/43/EEE) II. Eranskineko bi espezie eta I. Eranskineko larre habitaten arteko 12 moten aldeko zaintza egoera berreskuratzea ahalbidetze aldera.

Conservación de pastos de montaña
Conservación de pastos de montaña

Zer ari gara egiten?

  • Proiektuaren ekintza nagusiak honako hauek dira:Kudeaketarako jardunbide on eta irizpideak biltzea eta adostea
  • Jarduketen plangintza KBE bakoitzean (Larre Habitatak Zaintzeko Planak)
  • Habitat desberdinetan larre ekoizpenean ikertzea, baita aprobetxatzeko aukerak ere
  • Sastraka kontrolatzeko azienda hortzen eraginkortasuna frogatzea. Animalien jokabidearen jarraipena egitea GPS lepokoekin.
  • Sastraka kontrolatzea, sastraka planifikatu gisa kenduz
  • Irisgarritasuna hobetu eta erakarguneak sortzea, orain gutxi erabilitako eremuak abeltzaintzarako erabiltzea finkatzeko
  • Larre gisa erabil daitekeen azalera handitzea, gehiegi erabilitako zonetan presioa murrizteko edo sute arriskua gutxitzeko
  • Abeltzaintza baztertzea zuhaitz habitatetan edo erosio arriskua daukaten habitatetan eragina zuzentzeko
  • Larratze zonetan presente dauden habitat zaurgarriak babestea.
  • Informazio irudiak jartzea lilipak biltzea gutxitzeko
  • Larreei lotutako espezie gakoen eta habitatak zaintzeko egoeraren jarraipen sistemak martxan jartzea.

Natura 2000 Sarearen zein espaziotan ari gara esku hartzen?

Jardun eremua EAEko Natura 2000 Sareko 15 leku dira, zeinetan plangintza, jardunak eta horien jarraipena egingo baitira, eta Iparraldeko Natura 2000ko 8 leku, zeinetan dagoeneko egiten ari diren jardunen jarraipena bakarrik egingo baita. Zehazki Araban espazio hauetan esku hartu da:

  •  Izki KBE/HBBE
  • Arabako Hegoaldeko Mendilerroetako KBE eta HBBE
  • Aizkorri-Aratz KBE
  • Arkamo-Gibijo-Arrastaria KBE
  • Entzia KBE
  • Gorbeia KBE

Beste proiektu batzuk

Ruta cercana

Bonelli arranoa eta linea elektrikoak

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Baso kudeaketa jasangarria

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Hegazti nekrofagoak eta ekosistemen zerbitzuak

Ikusi gehiago