Eduki publikatzailea

buitre

Zikoina izan nahi zuen saia

Sai zuria da gure lurraldeko sairik (putrerik) txikiena eta ezezagunenetakoa. Urtero, migrazio bidaia harrigarria egiten du Saharako basamortutik harantzago, beste hegazti askoz ezagunagoen antzera, esaterako, zikoinak. Baina zikoinek migratzeari utzi diote. Zergatik? Nola eragiten dio horrek haiei buruz esaten denari?

 

 

Jarduerak

 

1. jarduera. Ipuin foroa

  • Ipuina entzun aurretik, ikasleei galdetzen zaie ea dakiten zer den saia eta zer espezie ezberdin dauden, zer jaten duten eta non bizi diren.
  • Zikoina izan nahi zuen saia ipuina entzutera gonbidatzen zaie, eta sai zuriaz, haien ohiturez eta migrazio bidaiaz hitz egiten dute.
  • Mapa batean identifikatzen dira sai zuriak urtaro bidaian, Euskal Herritik Saheleraino, igarotzen dituen lekuak.

 

 

2. jarduera. Isisen bidaia.

Isis Araban pozoitze bat jasan eta Martiodako Fauna Suspertegian erreskatatu zuten sai zuriko emea da. Han, satelite bidezko transmisore bat jarri zitzaion, eta, horrela, urteak dira haren mugimendu guztiak zehatz-mehatz ezagutu ditzakegula, migratzaileak barne.

  • https://www.google.es/earth/download/gep/agree.html  estekan, “Recorrido migración postnupcial.Kmz” eta “Visita guiada - Migración postnupcial ISIS.Kmz”* fitxategiak deskargatzen dira, zehatz-mehatz ezagutzeko Isisek uda ostean Gasteiz ingurutik Saheleraino egindako migrazio bidaia, eztei osteko migrazioa deritzona, hau da, ugalketaren ondoren egiten duten migrazioa.
  • Galdera hauei erantzun behar zaie: Zenbat kilometro egiten ditu? Zenbat denbora ematen du egiten? Zenbat denbora behar du Saharako basamortu handia zeharkatzeko?
  • Zikoina askok Sahelen igarotzen dute negua, sai arreek bezala, baina beste askok, Europa ekialdekoak eta Turkiakoak kasu, Kenya eta Ugandako lautadetan egiten dute, eta beste hainbatek Hegoafrikako Lurmutur inguruan. Leku horiek mapan bilatzen dira. Zenbat kilometro egiten dituzte zikoina horiek? Zein animaliarekin egingo dute topo han?

 

 

3. jarduera. Atsotitzak

  • Zikoinen berezko esaera zaharrei buruz galdetzen zaie ikasleei, hala nola "Por San Blas la cigüeña verás" esaera tipikoari buruz, neguaren amaieran zikoinak beren hazkuntza eremuetara itzultzen diren uneari egiten diona erreferentzia. Baina zikoinak beren migrazio patroiak aldatzen ari dira. Zergatik? Zer abantaila ditu negua hemen pasatzeak, bidaiatu beharrean? Ezagutzen al duzu zikoina habiaren bat zure hiri edo herrian?

  • Faunarekin zerikusia duten beste esaera, atsotitz edo herri sinesmen batzuen zerrenda egiten da, eta ea horiek egia diren hausnartzen da.

 


* Google Earth erabiltzea: bisita gidatua aktibatzeko, ireki Viaje virtual ISIS.Kmz artxiboa, hautatu Visita guiada - Migración postnupcial ISIS.Kmz (bideo kamera baten ikonoa du) eta sakatu Reproduce viaje ikonoa (Playren ikonoa duen bideo kamera bat da). Bisita gidatuak 2 minutu irauten du.

 

Unitate didaktikoa

Norentzat

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak.

Helburuak

Sai zuria, gure hegazti mehatxatuenetakoa bera, eta haren biologia ezagutaraztea.

Migrazioaren kontzeptua eta hegaztientzat hain joan-etorri handiak eragiten diena azaltzea.

Animalien portaera alda dezaketen zenbait faktore identifikatzea, hala nola zikoinen migrazio aldaketak neguan, elikadura iturri eskuragarriagoak daudelako.

Gure kontinenteko eta inguruko kontinenteetako elementu geografiko garrantzitsuenetako batzuei buruzko jakin-mina sortzea, hala nola Gibraltarko itsasartea, Atlas mendikatea edo Saharako basamortua.

Faunarekin zerikusia duten zenbait atsotitz eta esaera zahar ezagutzea.

Gaiak

Sai zuria. Zer da? Non bizi da? Zer jaten du?

Hegaztien migrazioa. Zergatik migratzen dute? Nora migratzen dute? Noiz egiten dute?

Atsotitzak eta herri sinesmenak

Beste ipuin batzuk

Ruta cercana

Sorgin jakintsua

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Gutako bat

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Erleen etsaia

Ikusi gehiago