Eduki publikatzailea

Erleen etsaia

Erleen etsaia

Erlauntzan kezka da nagusi, erle esploratzaileetako asko ez dira polen eta nektar bilketa lanetatik itzultzen ari, zerbait haiek akabatzen dabil…2 erle inude txiki baimenik gabe irtengo dira erlauntzatik eta benetako etsaia nor den deskubritzen saiatuko dira.

 

 

Jarduerak

 

1. Jarduera: Foro cuento

  • Ipuina entzun aurretik elkarrizketa piztuko dugu klasean. Zer ezagutzen dugu erleen inguruan?Erlezaintzarako beharrezkoak izateaz gain, zergatik uste duzue direla hain garrantzitsuak?Erleak arriskuan daude, zerk erasaten ote die?
  • “Erleen etsaia” ipuina entzutera gonbidatuko ditugu ikasleak. Erlauntzaren funtzionamendua errepasatuko dugu ipuinean azaldutakoaren arabera. Nola antolatzen eta ugaltzen dira erleak?Superorganismo kontzeptua aurkeztuko dugu.

 

 

2. Jarudera: Espezie inbaditzaileak

Argi dago erleen etsaia espezie inbaditzaile bat dela, baina, badakizue zein den bere izena? 

 Igarkizuna argitzeko honako kode hau erabili dezakezu:

Lur plantako biodibertsitate galeraren kausen artea, espezie inbaditzaileak 2. postuan ditugu eta zoritxarrek gizakiok zerikusi handia dugu horretan. Kasu askotan guk geuk sartu ditugu espezie hauek, oharkabean, bertoko espezieengan eta ingurunean ondorio kaltegarri larriak eraginaz. Beste askotan ordea nahita sartu ditugu ingurunean, gehienetan helburu ekonomikoekin.

Taldeka jarrita Euskal Autonomi Erkidegoan aurkitu ditzakegun espezie inbaditzaileen inguruan ikertu dezauen proposatzen dizuegu.

Bila ezazue argazki bat eta erantzun ondoko 2 galdera hauei:

  • Noiz eta nola sartu zen?

  • Zer da eta zeri eragiten dio?

 

Adibidea: Lutxoa

1. Aurreko mendearen erdialdean sartu zuen administrazioak gure erreka eta ibaietan , kirol-arrantza sustatzeko asmoarekin.

2. Ur gezatako arrain hau predatzaile sutsua da eta mehatxu handia suposatzen du bertako arrain, anfibio eta baita hegazti espezientzako ere.

Ondoren  klasekideen aurrean aurkeztu ahal dituzue topatuako adibideak (dibertigarriagoa egiteko lehen ezagutu duzuen kodea erabiliz enkriptatu dezakezue izena)

Hemen duzue Euskal Autonomi Erkidegoko espezie inbaditzaileen zerrenda bat.

 

 

3. Jarduera: Bestelako mehatxu batzuk, Erleak arrisku bizian daude!

Erleak arrisku bizian daudela jakin badakigu, baina espezie inbaditzaileez gain badira intsektu hauei eragiten dieten beste hainbat faktore ere: gaixotasunak, aldaketa klimatikoa…Baina zer dira erleak eta zer gertatzen ari da beraiekin? Ikus ezazue honako bideo honen lehenengo zatia (2:29min-rarte)

  • Beraz erleak ez dira soilik ezti-erleak (Apis melífera) eta landareen polinizazioan parte hartzen duten erle espezie ugari dago. Hala ere, erleez gain naturan polinizatzaileen papera betetzen duten milaka intsektu daude, eta baita bestelako animalia mota batzuk ere!

Irten zaitezte etxe edo eskola inguruko loredun eremu batetara eta egin ezazue loreetan ikusten dituzun intsektuen argazki bidezko erregistro bat. Zenbat espezie ezberdin detektatu dituzue?ze taldetakoak dira? (kontuz! euli batzuek liztor edota erleak imitatzen diztuzte eta.)

Taldeak: tximeletak, kakalardoak, euliak, erleak

  • Bideoan ikusi ditugun ingurumen-arazo horiek guztiek gainontzeko intsektuengan ere eragin nabarmena dute. Nekazaritza intentsiboan egiten den pestiziden erabilera indiskriminatua arazo larria da, baina arrotza egiten zaigu gehienoi. Traktore erraldoiak imagina ditzakegu, fumigatzen eta inguruan harrapatzen duten xomorro oro akabatzen, baina zer egin dezakegu guk egoera horri buelta emateko? Arazoa uste duguna baino gertukoagoa da eta baita konponbidea ere.

Konponbide posibleen inguruko brainstorming bat egitera animatzen zaituztegu. (Ideia batzuk: produktu ekologikoak kontsumitu, okela gutxiago jan, hiri-baratze bat sortu…)

Ikus ezazue bideoa-ren 2. zatia, ea zuek pentsatutakoak aipatzen diren (2:29min-tik aurrera)

Unitate didaktikoa

Nori zuzendua

DBH

Helburuak

Superorganismo kontzeptua ezagutzea erlauntzaren funtzionamenduaren bitartez.

Espezie inbaditzaileen problematikaz ohartarazi eta gure inguruan ditugun adibideak ezagutzea.

Erleek eta bestelako polinizatzaileek jasaten dituzten mehatxuen eta hauen ondorioen inguruan hausnartzea.

Gaiak

 

Polinizatzaileen garrantzia.

Superorganismoak.

Espezie inbaditzaileen problematika.

Intsektuei erasaten dieten bestelako mehatxuak: Nekazaritzako pestizidak.

Beste ipuin batzuk

Ruta cercana

Sorgin jakintsua

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Gutako bat

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Zikoina izan nahi zuen saia

Ikusi gehiago