Eduki publikatzailea

Gente y naturaleza Natura 2000

Jendea eta natura

“Natura zaintzea” terminoa maiz lotzen da oraindik giza jarduerak sistematikoki baztertzen dituzten erreserba natural zorrotzekin. Hala ere, Natura 2000 Sareak beste era batera egiten du lan. Ez du basabizitzarako santutegirik finkatu nahi. Aitzitik, gizakiak naturaren osagai integral bat garela aitortzen du.

Are gehiago, espezie batzuen bizitzarako beharrezkoak eta garrantzitsuak diren habitat jakin batzuetan ezinbestekoak dira gizakion jarduerak, haien ondorio baitira espezie horiek bizitzeko behar dituzten baldintzetako batzuk. Jarduera horietako asko ez dira dagoeneko errentagarriak han bizi direnentzat. Horregatik, Natura 2000 Sarea ez da soilik basabizitza babesten saiatzen; aitzitik, pertsonen bizi kalitatea hobetu eta biodibertsitaterako onak diren jarduera tradizionalak babestea ere proposatzen du. Eta hori lortzeko, erabaki da Natura 2000 lekuek lehentasuna izango dutela kontserbaziorako eta garapen iraunkorrerako laguntzak emateko orduan.

Horrenbestez, eta leku jakin batzuetan giza jarduera mugatuko bada ere habitat edo espezie berezi edo oso urri baten presentziagatik, Natura 2000 Sareko leku gehienetan giza jarduerak aurrera jarraituko du, baldin eta horrek ez badie kalte nabarmenik egiten hango espezie eta habitat naturalei. Beraz, edozein proiektu edo jarduera berri egin aurretik, ebaluatu egin beharko da ondorio kaltegarriak ekar ote ditzakeen aztertzeko, eta, hala bada, kalteak gertatu aurretik konponbidea jartzeko.

Horrela, Natura 2000 Sareak garapen jasangarria hartzen du oinarri. Helburua ez da jardun ekonomikoa etetea, baizik eta jarduera ekonomikoari lekua egiteko modua aurkitzea eta, aldi berean, EAE zein Europa mailako biodibertsitatea zaintzea. Horretarako ezinbestekoa da Natura 2000 Sarean bizi eta lan egiten dutenek erabakietan parte hartzea.

Gente y naturaleza Natura 2000

ARABARREK ASKO DUTE IRABAZTEKO NATURA 2000 SAREAREKIN: NATURAGUNEAK ETA BIODIBERTSITATEA ZAINTZEN DITU, NATURAZ GOZATZEKO AUKERA EMATEN DU, ERABILERA TRADIZIONALAK BERMATU ETA GORDETZEN DITU, EDATEN DUGUN URAREN ETA ARNASTEN DUGUN AIREAREN KALITATEA HOBETZEN DU ETA LANDA EREMUAN ENPLEGUA SORTZEN DU.

Argibide gehiago

Ruta cercana

Zer da Natura 2000 Sarea?

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Zertarako balio du?

Ikusi gehiago