Eduki publikatzailea

El visón europeo, el mamífero más amenazado de Europa.

Bisoi europarra, Europako ugaztun mehatxatuena

Bisoi europarra (Mustela lutreola) natura ingurunetik desagertu da Europaren zatirik handienean. Gaur arte, bi populazio txikik baino ez dute bizirik iraun Espainian eta Errumania-Ukrainan (Dniestre eta Danubioren delta), eta baliteke oraindik talde txiki zatikatu batzuek bizirik jarraitzea Errusian eta Frantzian. Kasu guztietan, ikusi da joera negatiboa dela, eta kontserbazio jardun eraginkorrik egiten ez bada, aurreikus daiteke epe motzean espeziea desagertu egingo dela.

Bisoi europarra hobeto kontserbatzeko, LIFE LUTREOLA “Ikuspegi berriak bisoi europarraren kontserbazioari buruz Espainian” proiektua martxan jarri zen 2014an, 2018ko abendura arte. Euskal Autonomia Erkidegoan, Errioxan, Aragoin eta Valentziako Erkidegoan gauzatu zen.

Life Lutreola proiektuaren koordinazio lanak Tragsatec-ek egin zituen, eta haren bazkide izan ziren Aragoiko Gobernua, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Errioxako Gobernua, Valentziako Generalitatea, Senda Viva natura parkea eta Bisoi Europarraren Elkartea.

Jendea sentsibilizatzeko eta emaitzen berri zabaltzeko ekintzetan, honako hauek egin dira: argibide taulak, argitalpen teknikoak eta dibulgaziozkoak, sentsibilizazio kanpainak eta transferentzia eta argibideak emateko mintegi teknikoak.

Jarraian, herritarren eskura jarriko dugu proiektuko dibulgazio materiala. Bere webgunean ere eskuragarri egongo da.

 

Beste ekintza batzuk

Ruta cercana

Ezagutzen duzu Bonelli arranoa?

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Natura 2000 Sareari buruzko igarohitza

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Hegazti sarraskijaleek naturan duten eginkizuna

Ikusi gehiago