Eduki publikatzailea

Bisoi europarra eta ibaiak berreskuratzea

Bisoi europarra eta ibaiak berreskuratzea

Bisoi europarra (Mustela lutreola) mustelido txiki bat da, eta Europan ugaztun mehatxatuena dela esan ohi da. XIX. mendera arte ia azalera osoan zeukan presentzia. Gaur egun banaketa eremua hasierako eremuaren %10 baino zati txikiagora murriztu da; Espainian eta Danubio ibaiaren deltan (Errumania eta Ukrainia) bizi dela egiaztatu da, eta, ziurrenik, baita Frantzian eta Errusian ere.

Habitaten Zuzentarauan Europar Batasunaren intereseko espezie lehenetsi modura jaso zuen, eta babes zorrotza behar duela finkatu zuen; espezie hau zaintzeko zenbait zona berezi aitortu behar dira. Araban ibaien KBEtan dago presente, eta nazioarte mailan bizirik jarraitzeko oso zona garrantzitsuak dira.

Espezie honi kalte egiten dioten zenbait mehatxu faktore antzeman dira:

  • 1. Lehia bisoi amerikarrarekin (Neovison vison)
  • 2. Populazioa zatituta dago eta aldakortasun genetikoa galdu da
  • 3. Espeziea kontserbatzearen eta ibai ekosistemen gaineko kontzientzia urria jendartean.
  • 4. Patologien kaltea (aleutiana gaixotasuna)
  • 5. Habitata hondatzea
  • 6. Heriotza ez naturala. Ibilgailuek harrapatzen dituzte

Zer ari gara egiten?

Larru etxaldeetatik ihes egitearen ondorioz Araban bisoi amerikarraren ale basatiak daudela antzeman ondoren, Arabako Foru Aldundiak espezie exotiko inbaditzaileari aurre egiteari ekin zion 1997an, eta metodo berri eraginkorrago batekin 2014tik, LIFE Lutreola Spain proiektuaren testuinguruan.

Bisoi amerikarraren 20 urteko presentziaren ondoren, bisoi europarrak oraindik badu presentzia probintzian. Konparazio modura, Europako eremu osoetan, esaterako Estonia, Normandia eta Bretainia, bere garaian bisoi amerikarraren presentziaren ondorioz espezie europarra 5 edo 10 urte baino epe laburragoan desagertu zen.Horrez gain, espeziea modu itxian hazteko programarekin kolaboratzen dugu, aleak emanez eta askatutako aleen jarraipenean parte hartuz. Arabak gaur egun hazkunde zentro modura funtzionatzen duen instalazio txiki bat dauka.Espezieari lotutako ekintza zuzenei ingurune naturaleko ekintzak gehitu behar zaizkie; ibaiak berrezartzeko lanak nabarmendu behar dira, berriki Ebron, Andaverde inguruan egindakoak, esaterako.

Natura 2000 Sarearen zein espaziotan ari gara esku hartzen?

  • Ibaiei lotutako KBE guztietan
  • Salburua KBE/HBBE
  • Zadorrako urtegiak KBE

Beste proiektu batzuk

Ruta cercana

Bonelli arranoa eta linea elektrikoak

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Baso kudeaketa jasangarria

Ikusi gehiago