Eduki publikatzailea

Zadorraren sistemako urtegiak KBE

Zadorraren sistemako urtegiak KBE

Urtegi handiak dira (147 hm3 Uribarrin eta 71 Urrunagan), eta Zadorra ibaiko urak eta Santa Engraziakoak biltzen dituzte. Arabako iparraldean daude. XX. mendeko 50eko hamarkadan eraiki zituzten Gasteizen eta Bilbon edateko ura egoteko. Hala ere, alor hidroelektrikorako eta aisialdirako ere erabiltzen dira, askotan jendea bainatzera joaten baita bertara, eta aisialdirako zenbait eremu daudelako (aisialdi guneak, klub nautikoa, eta abar). Urtegietako paisaia ingurua askotarikoa da, iparraldean Elgea mendilerroek eta Gorbeiak eta Urkiolak ixten dituztelako eta hegoaldean Arabako Lautadako laborantza eta industriguneak daudelako. Zenbait ertzetan malda leunak daudenez, landaredia hidrofitoa sortu da, eta sakonera txikiko senadi batzuetan naturalizazio prozesua gertatu da, bereziki Uribarri urtegiaren hegoaldean.

Zergatik den garrantzitsua

Urtegi horietako ertzetan zenbait sahasti daude sakabanatuta, eta ugariak dira senadietan eta adarretako ur ez oso sakonetan. Bereziki garrantzitsuak dira hidrofitoak eta ur azpian dauden landareak, benetako “zelai flotatzaileak” sortzen dituztenak ertzetan eta sakontasun gutxiko eremuetan. Horien artean daude Euskal Autonomia Erkidegoan arraroak diren flora espezie bereziak. Urtegi honek garrantzi handia du faunaren ikuspegitik, arrain, anfibio eta ur hegazti askoren bizilekua delako. Ertzetako sakonera txikiko putzu batzuk oso garrantzitsuak dira anfibioen eta ur hegaztien ugalketarako. Inguru horretan sortu dute Mendixurko Ornitologia Parkea, behatokiak eta ibilbideak dituena. Uribarriko urtegia Euskal Autonomia Erkidegoko anatidoen, kopetazuri arrunten eta ardeidoen ugalketa leku nagusia da. Urteko errolden arabera, batez beste 10.000 daude, baina zenbaitetan 18.000 ere egon izan dira, eta zifra horiek garrantzitsuak dira Espainiako testuinguruan. Aurreko kopuruak kopetazuri arruntek (Fulica atra), murgilariek (Aythya ferina), ahate urdinek (Anas platyrhynchos) eta ahate mokozabalek (Anas clypeata) osatzen dituzte. Urrunagako urtegia ez da hain garrantzitsua horri dagokionez.

DATU TEKNIKOAK

Ramsar Hezeguneak
Espazio mota

KBE

Azalera

Zadorraren sistemako urtegien sare hidrografikoak hiru urtegi hartzen ditu, gutxi gorabehera 2.716,75 ha-ko hedadura hartuz:

Uribarri Ganboa (147Hm), Urrunaga (72Hm), Santa Engrazia ibaiaren urak biltzen dituena; eta Albina (6Hm), zeina ez baitago sartuta KBEn.

Uribarri Ganboa urtegiaren barruan hezeguneen Ramsar zerrendan jasotako esparru bat dago, nazioarteko garrantzia duena; “Uribarri Ganboa urtegiko adarrak” deitzen da. Urtegiaren adar horiek 419,7 ha hartzen dute, bi adarretan banatuta: Zadorra (133,4 ha) eta Mendixur (286,3 ha).

Gertuko udalerriak

Urrunaga, Landa, Legutio, Langara Ganboa.

Intereseko fauna

Batez ere hegazti faunaren komunitate osoa nabarmendu behar da; izan ere, kopetazuri, murgilari europar, basahate arrunt eta mokozabal europarren kontzentrazio negutarrak handiak izaten dira. Murgil handien populazio habiagilea ere nabarmena da.

Intereseko flora

Hidrofitoek eta urperatutako landareek garrantzi berezia daukate. Ur inguruneari lotutako beste espezie batzuk ere badira, esaterako Littorella uniflora.

Habitat esanguratsuak

Aldi baterako urmaelak, landaredi anfibioarekin, haltzadiak eta lizardiak, ihitoki mediterraneoa, Scirpoides holoschoenus ihiekin, sahasti eta makaldi mediterraneoekin.

Argibideak

Garaioko Parke Probintzialeko informazio bulegoa:

695 78 24 98

garaio@galemys.com

Uribarri Ganboa Web Orrialdea

Beste espazio batzuk

Ruta cercana

Caicedo Yusoko Lakua eta Arreo KBE, eta Añanako Diapiroko biotopo babestua

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Guardiako urmaelak eta Guardiako aintziraguneko biotopo babestua KPE

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Salburua

Ikusi gehiago