ZEC Entzia eu - natura2000
Eduki publikatzailea

Entzia KBE
Arabako Lautadaren eta Haranaren artean altxatzen den goi-ordokia da, eta mendi erliebeekin jarraitzen du Nafarroan, Urbasa mendikatean ekialdean eta Gasteizko Mendietan mendebaldean. Goiko aldeko erliebe leun eta lauak basoan sortzen diren muino eta trokarte txikiekin txandakatzen dira. Garrantzitsuak dira baita ere goiko aldeko kareharrietan eta dolomietan eragina duten fenomeno karstikoak, arrakalez, lapiazez, dolinez eta abarrez osatutako morfologia eratuz.
Biztanleguneetatik hurbil dauden nekazaritza lurzoruak salbuetsiz, gainerako eremu guztian baso hostotsuak daude, nagusiki pagadiak, eta horien artean tartekatzen dira sasiak eta larreak. Mendilerro horretan artzaintzarako ohitura oso handia da, eta urteko sasoi batzuetan ardi, behi eta zaldi asko egoten dira bertan, partzuergoko hainbat tokitatik bazkatzera eramanak. Balio natural eta paisajistiko propioak ditu, ohikoak direnak nahikoa ondo kontserbatutako mendiguneetan, baina horiek izateaz gain, mendilerroan dauden behatoki naturalak nabarmendu behar dira, inguruan dauden haranak ikusteko bista zoragarriak dituztenak.
Entzia mendilerroa, alboan duen Urbasa bezala, eraketa leuneko sinklinal handi batek osatzen du. Ardatz nagusia ipar-ekialde/hego-mendebalde norabidean dago, eta mendilerroa horretako goialdean eskegitako harana ikusi daiteke. Oinarrizko substratuak dira nagusi, eta ondorioz, landareak nagusiki kaltzikolak dira.
Zergatik den garrantzitsua
Naturagune hau garrantzitsua da landareei, animaliei, geomorfologiari eta paisaiari dagokionez. Lurzorua ustiatzeko erabilera tradizionalak mantentzen dira, eta horien ondorioz, baliabideen kontserbazio egoera ona da. Eremu horretan pagadi heldu asko daude, eta espezie bereziak daude florari eta faunari dagokionez. Eguteretan eta Arbuo mendian erkametzak eta ameztiak dira nagusi. Garrantzitsuak dira baita ere haitzetako landareak, eremu horietan kokatuta daudelarik interesgarriak direnak. Baso masen zabalera, horien kontserbazio egoera eta gizakien eragin baxua kontuan hartuz, faunarentzako potentzialtasun handiko eremua da. Fauna komunitateetan (nagusiki basoko hegaztiak eta ugaztun haragijaleak) espezie asko daude, horrek bat egiten duelarik basoaren egitura konplexutasunarekin. Mendilerroko eremu heze txikiek, besteak beste putzuek eta urmaelek, interes herpetologiko handia dute.
DATU TEKNIKOAK
Espazio mota
KBE
Azalera
9.931,05 ha
Gertuko udalerriak
Andoin, Durruma, Okariz, Opakua, Iturrieta, Erroeta, Roitegui, Sabando
Intereseko fauna
Espezie nabarmenetako batzuk pitxartxar nabarra, buztangorri argia, aztorea, arrano txiki liztorjalea, musker berdea, sugandila bizierrulea, edo Eriogaster catax gaueko tximeleta.
Intereseko flora
Intereseko espezie ugari daude bertan: Aconitum antora, Anemone ranunculoides, Arenaria vitoriana, Armeria pubinervis, Dryopteris carthusiana, Erodium glandulosum, Paris quadrifolia, Ranunculus auricomus, Saxifraga losae , Triglochin palustris.
Habitat esanguratsuak
Pagadi basofiloa edo neutroa.
Larre alpino eta azpialpino karedunak
Gramineodun gune azpi estepikoak
Hegal basoak, lur jausiak edo trokak
Beste espazio batzuk

Arkamo-Gibijo-Arrastaria KBE
Ikusi gehiago
Gasteizko Mendi Garaiak KBE
Ikusi gehiago