ZEC Montes de Aldaia eu - natura2000
Eduki publikatzailea

Aldaiako mendiak KBE
Aldaiako mendiek 790 metroko langa orografiko txiki bat osatzen dute, eta ekialdeko Arabar Lautadako erdigunean Zadorra eta Barrundia ibaien arroak banatzen dituzte. Inguru horretako litologia nahiko sinplea da, margak eta kareharri buztintsuak tartekatzen direlarik. Azken horiek inguruko materialekiko sendoak zirenez, higatzea ez da erraza izan, eta beraz, inguruan atera egiten dira.
Habitat motei dagokienez, paisaian nagusitzen diren bi baso daude. Lurzoru gutxiko leku eguzkitsuetan artadiak daude, arteak (Quercus ilex) beste espezie batzuk baino hobeto hazten baitira inguru horietan. Erkametzek (Quercus faginea) osatutako hariztiek lurzoru sakonagoko eremuak okupatzen dituzte, nagusiki iparraldeko magalean eta hegoaldeko haran txiki batzuetan. Inguru horretan oso nabaria da gizakien jarduera, jatorrizko basoen ordez laborantzak eta larreak baitaude.
Zergatik den garrantzitsua
Fauna entomologikoa bereziki garrantzitsua da, erkidegoko interesa duten koleopteroak baitaude eta Osmoderma eremita zetonidoa deskubritu baitzen, eta EAEn intsektu hori bizi den leku bakarra da. Ornodun asko bizi dira basoetan, harrapariak eta ugaztun haragijaleak daudelarik.
DATU TEKNIKOAK
Gune mota
KBE
Azalera
1.121,03 ha
Gertuko udalerriak
Axpuru, Barria, Etura, Gebara, Hermua eta Ozetatik gertuko eremuetan dago kokatuta.
Intereseko fauna
Inguru horretan zenbait hegazti nabarmendu behar dira, esaterako, zingira hontza, sorbeltz arrunta, okil beltza, kuku arrunta, mirotz zuria eta sugezale europarra. Mehatxatutako zenbait ornogabe ere badaude, besteak beste, nabarmendu beharreko Osmoderma eremita.
Intereseko flora
Floran hainbat lilipa aipatu behar dira, besteak beste: (Narcissus asturiensis eta varduliensis) eta gorostia (Ilex aquifolium). Nabarmendu behar dira, bidenabar, zuhaixka formako sastraka (ipurudiak) eta larre xerofitikoak, Brachypodium retusum , lastonareak edo Festuca hystrix motakoak.
Habitat esanguratsuak
Hainbat habitat aurki daitezke, esaterako: Txilardi kaltzikolak, larre petrano kaltzikolak, mendi belardiak, erkameztiak, etab.
Beste gune batzuk

Aizkorri-Aratz Parke Naturala eta KBE
Ikusi gehiago