ZEC Rio Ayuda eu - natura2000
Eduki publikatzailea

Ihuda ibaia KBE
Ihuda ibaia ekialdetik mendebaldera igarotzen da Arabako hegoaldetik, baina ibilbide nagusia Trebiñuko konderritik igarotzen da (Gaztela eta Leon, Burgosko probintzia). Ibaiaren inguruan nekazaritza da nagusi. Biztanleguneak txikiak dira, baina azken urteetan urbanizazio berriak eraiki dituzte. Ihuda ibaia Zadorraren ibaiadarra da ezkerreko aldetik, eta Lacornazilla inguruan batzen dira ibai biak. Ihudako ibaiertzen naturaltasun egoera onargarria da ibaiertzetako basoen egoera kontuan hartuz. Ihudako beheko ibarra “heriotzarik gabeko arrantza libreko eremua” eta “karramarro seinaleduna arrantzatzeko barrutia” da, Arabako Foru Aldundiaren urteko araudiaren arabera.
Zergatik den garrantzitsua
Proposamena oinarritzen duen elementu natural nagusia da Ihudako ibaiertzak bisoi europarraren (Mustela lutreola) banaketa eremuan daudela. Desagertzeko arrisku bizian dagoen haragijale erdi-urtarra da, eta haren munduko populaziorik garrantzitsuenetako batzuk Ihudan eta Ebroren ibilguan bizi dira. Ebrotik etorritako igaraba (Lutra lutra) gutxi batzuk ere badaude. Ikuspuntu ekologikotik, ibaiertzetako landarediaren kontserbazio egoerari esker paisaia dibertsifikatu egiten da nekazaritza eskualdeetan, kasu honetan bezala.
DATU TEKNIKOAK
Gune mota
KBE
Azalera
66,36 ha
Gertuko udalerriak
Berantevilla, Okina eta Izarza
Intereseko fauna
Hegaztien artean martin arrantzalea, amiltxori txikia, martineta arrunta edo miru beltza nabarmendu behar dira. Igaraba eta bisoi europarra direla eta babesten da gunea.
Habitat esanguratsuak
Sahats eta makal ibarbasoak
Beste ibai batzuk

Ega Berron ibaia KBE
Ikusi gehiago
Omecillo Tumecillo ibaia KBE
Ikusi gehiago