Eduki publikatzailea

Omecillo Tumecillo ibaia KBE

Omecillo Tumecillo ibaia KBE

Ibai hau Ebroren ibaiadarretako bat da ezkerreko aldetik. Gaubea harana osatzen du, Arabako Haranen eskualdean dagoena, lurraldearen mendebaldean, eta Burgosko muga ere dena. Proposatutako eremuan ibilguaren 24 km biltzen dira. Biztanleria dentsitatea baxua denez, uretan eta ibaiertzetan kalitate biologikoa onargarria da, nahiz eta ingurua nagusiki nekazaritza eremua izan. Omecilloren ibaiertzetan landaredia modu jarraituan dago, baina era berean ibaiertzeko landarediak hartzen duen eremua estua da. Ibaiadarra Tumecillo deitzen da eta Angostoko igarobide estutik igarotzen da, pinu gorriz eta zurbeltzez osatutako baso masa handiek osatutako paisaia zeharkatuz.

Zergatik den garrantzitsua

Galeria basoaren kalitatea eta egitura onak dira, eta puntu askotan lore aniztasun handia dago, bertako zuhaitz espezieekin. Hauek dira nagusiak: lizarrak, makalak, sahatsak, intsusak, eta abar. Horren guztiaren ondorioz, eta ibilguaren jatorrizko baldintzak mantendu direnez, Omecilloren tarte batzuetako interes biologikoa oso handia da, arrain asko eta ibaiertzei lotutako ornodun asko baitaude. Nabarmendu behar da Omecillo bisoi europarraren banaketa eremuaren barne dagoela.

DATU TEKNIKOAK

Ibaiak
Gune mota

KBE

Azalera

132,64 ha

Gertuko udalerriak

Osma, Villanañe, Espejo, Bergonda, Gurendes

Intereseko fauna

Martin arrantzalea, igaraba, bisoi europarra, errutilo hegalgorria eta loina txikia nabarmendu behar dira faunari dagokionez.

Habitat esanguratsuak

Sahats eta makal ibarbasoak

Mendi ibaiak, eta ertzetan zurezko landaredia

Beste ibai batzuk

Ruta cercana

Ihuda ibaia KBE

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Zadorra ibaia KBE

Ikusi gehiago