Eduki publikatzailea

Zadorra ibaia KBE

Zadorra ibaia KBE

Zadorra Ebro ibaiaren ibaiadar nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko ezkerreko aldean. Eremuaren barne hartutako espazioa Uribarri-Ganboako urtegiaren ondoren hasten da eta Ebroren bokalean bukatzen da. 

Lurraldea iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du. Lehenengo sektore bat dago, non ibaia Arabar Lautadako haran handi batetik igarotzen den. Inguru horretan nekazaritza da nagusi, baina bertan dago baita ere Gasteiz hiria, industrigune garrantzitsua dagoelarik eta 200.000 biztanle baino gehiago bizi direlarik bertan. Argantzungo haitzarte txikitik pasatu ondoren, Gasteizko mendien eta Tuio mendilerroaren artean, Zadorra Lapuebla-Trebiñu inguruan sartzen da, Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoan (Burgos). 

Ibaian behera, ibaia berriz ere Araban sartzen da Miranda de Ebro ingurura iritsi arte, eta eremu hori ere nagusiki nekazaritza eremua da. Hala ere, Zadorra harana komunikazioen eta industria garapenaren igarobidea da. Gune horren barruan sartzen dira, baita ere, Santa Engrazi ibaiaren tarte bat (Zadorraren ibaiadarra da eskuinaldetik) eta hiru harizti txiki, jatorrizko baso galeriaren sistemaren hondarrak direnak.

Zergatik den garrantzitsua

Zadorraren ibaiertzetan nahiko bisoi europar bizi dira (Mustela lutreola). Haragijale erdi-urtarrak dira, eta mundu mailan desagertzeko arriskuan daude. Horrez gain, Ebro ibaitik datozen igaraba (Lutra lutra) batzuk ere badaude, sakabanatuta. Ibai habitatetako fauna espezieen igarobidea eta joan-etorrietarako bitartekoa da Zadorra, baina basoetako beste espezie batzuek ere erabili dezakete. Ur bazterreko basoak nahiko ondo kontserbatuta daude, eta horri esker, habitat baldintza zorrotzak behar dituzten espezieak aurki daitezke. Gainera, baso horiek paisaia dibertsifikatzen dute, nekazal eskualde hori oso urbanizatuta eta azpiegituraz beteta baitago.

DATU TEKNIKOAK

Ibaiak
Gune mota

KBE

Azalera

334,08 ha

Gertuko udalerriak

Langraiz Oka, Armiñon

Intereseko fauna

Hegaztien artean nabarmendu behar dira martin arrantzalea, amiltxoria, koartzatxo txikia edo zikoina zuria. Apoarmatu korrontezalearen, bisoi europarraren eta igarabaren populazioak daude eta ornogabeen artean arkanbelea edo kalimorfa (Callimorpha quadripunctaria) aurki ditzakegu.

Habitat esanguratsuak

Baso alubialak, haltzak eta lizarrak.

Sahats eta makal ibarbasoak

Beste ibai batzuk

Ruta cercana

Ihuda ibaia KBE

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Omecillo Tumecillo ibaia KBE

Ikusi gehiago