Eduki publikatzailea

Arabako Lautadako irla hariztia KBE

Arabako Lautadako irla hariztia KBE

Lautada Arabako erdialdeko eskualdea da, eta bertako paisaiaren ezaugarri nagusia da gizakiek jarduera asko egiten dituztela bertan, besteak beste nekazaritza intentsiboa laborantza tradizionalekin, adibidez zerealak, erremolatxa eta patata, eta horrez gain, biztanlegune handiak (Gasteiz) eta komunikazio eta industria igarobideak daude. Baldintza topografikoei eta historikoei esker erabilera horien zabalketa gertatu da aspaldidanik, baina azken urteetan bizkortu egin da, eta horrenbestez, jatorrizko baso estalkia desagertu egin da, nagusiki haritz kankudunez (Quercus robur) osatutakoa. Gaur egun haritzak bakarrik leku gutxi batzuetan daude, eta benetako aztarnak dira, horien murriztutako dimentsioak direla eta. Guztira 14 eremu katalogatu dira. Handiena Mezkiako hariztia da, eta 55 ha baino zertxobait handiagoa da.

Zergatik den garrantzitsua

Harizti horiek zenbaitetan ibai substratuen gainean daude, eta beste batzuetan marga eta kareharri buztintsuen gainean. Orokorrean, haritzekin batera erkametzak (Quercus faginea), lizarrak (Fraxinus excelsior) eta astigarrak daude (Acer campestre, Acer pseudoplatanus). Zuhaixkez eta belarkiez osatutako oihanpea handia da, argitasunari eta lurzoruen ugalkortasunari esker sortutakoa. Baso uhartea izena egokia da guztientzat, beren ezaugarri ekologikoek nolabait itsasoko uharteetako faunaren aberastasuna, oparotasuna eta aniztasuna azaltzeko teoriak betetzen dituztelako. Baso uharteen populazioak basoaren tamainaren eta horren eta baso masaren arteko distantziaren menpekoak dira; hortik animaliak banatu egin daitezke egokia ez den habitat matrize batetik (kasu honetan deforestatuta dagoena), basora iritsi arte.

DATU TEKNIKOAK

Uharte basoak
Gune mota

KBE

Azalera

281,27 hektarea

Gertuko udalerriak

Arrieta, Erdoña, Burgelu, Trokoniz, Mezkia, Luzuriaga

Intereseko fauna

Basoko hegaztien aniztasuna nabarmendu behar da. Anfibioei dagokienez, igel jauzkariaren presentzia azpimarratu behar da.

Intereseko flora

Lilipa espezie ugari aurki daitezke bertan, baita Ophioglossum vulgatum edo Ranunculus auricomus ere.

Habitat esanguratsuak

Haritzez eta lizarrez osatutako baso piriniotar-kantauriarrak.

Erkameztiak. 

Beste gune batzuk

Ruta cercana

Urkabustaizko Irla-Hariztiak KBE

Ikusi gehiago