ZEC y ZEPA Sierras Meridionales de Álava eu - natura2000
Eduki publikatzailea

Arabako Hegoaldeko Mendilerroen KBE eta HBBE
Eremu hori garaiera ertaineko (700-1.400 m) zenbait mendilerrok osatzen dute.Ezaugarri nagusietako bat da oso garrantzitsua den langa geografikoa osatzen dutela ekialde-mendebalde orientazioa dutelako, eta horrek gelditu egiten du eragin klimatiko ozeaniarra. Horrenbestez, landarediaren ezaugarriak zehazten dira, iparraldean atlantikoak (pagadiak) daudelarik eta hegoaldean mediterraneoak (erkameztiak eta artadiak). Mendebalderen dagoen Toloño mendilerroa da. Erliebea malkartsua eta gogorra da hegoaldean, eta iparraldean ez hainbeste.
Arabako Mendiak eta Arabako Errioxa banatzen ditu, eta paisaian oso esanguratsua da, Ebroren sakonune handia ixten baitu. Kodes mendilerro ekialdean kokatuta dago, eta Toloño mendilerroaren ekialdeko luzapena da. Kanpezu nekazaritza harana bereizten du Linares eta Odron ibaiei dagokien Nafarroako haranetatik; beraz, mendilerroaren Arabako zatia dago sartuta HBEE honetan sartutako mendilerroaren Arabako zatia da. Santiago de Lokizko mendilerroa Araba eta Nafarroa artean dago, eta Entzia-Urbasa mendilerroarekiko paraleloa da, magaletan baso handiak dituelarik. Harana eta Kanpezu nekazal eremuak banatzen ditu.
Zergatik den garrantzitsua
Eremu hori aukeratzeko irizpide ornitologikoetako bat izan da Bonelli arranoa berreskuratzeko leku egokia dela. Espezie hori Euskal Autonomia Erkidegoan desagertzeko arrisku handienetakoa duenen artean dago, eta Espainian espezieak beherakada izan du baita ere. Gaur egun inguru horretan bikote habiagile bakarra dago, baina antzina okupatu zituzten lau eremu identifikatu dira.
Beste arrazoietako bat da ugatzak egonkorrenen dauden Arabako lekuetako bat dela, Nafarroatik datozen ugatzak askotan ikusi direlarik eremu horietan. Badirudi eremu hori interesgarria izan daitekeela espeziea Kantauriar Mendikatera edo Iberiar Mendikatera hedatzeko, eta baliteke epe ertainean birkolonizazioa gertatzea ere. Mendizerra horiek azken oztopo orografikoa dira iparraldeko eta ipar-ekialdeko haize hezeentzat, zeintzuek aurretik beste mendizerra batzuk gainditzen dituzten, eta hala, hezetasun atmosferikoa galtzen dute. Horregatik, langa biogeografiko garrantzitsua dira.
Gune honetan bat egiten dute espezie atlantikoek eta espezie mediterraneoek; lehenengoak goialdean eta iparraldeko magaletan bizi dira, eta bigarrenak, berriz, tarteko eta behealdeko eguteretan. Habitat asko kontserbazio egoera onean daude, eta haitzak, arrokak eta orografia gogorra direla-eta lurraldearen eremu hau oso interesgarria da ornodunentzat. Fauna aberastasun handia dago. Haitzetako hegaztien populazioak nabarmentzen dira, baina basoetako hegaztiak ere badaude, basoak handiak baitira.
DATU TEKNIKOAK
Espazio mota
KBE eta HBBE
Azalera
18.515,02 ha
Gertuko udalerriak
Bastida, Guardia, Bernedo, Lantziego eta Urizaharra, besteak beste.
Intereseko fauna
Fauna komunitateari dagokionez, basoko, harkaitzetako eta ingurune ireki mediterraneoetako hainbat espeziek osatzen dute.
Intereseko flora
Nabarmendu behar ditugu Armeria cantabrica (azpisp. vascónica), Cochlearia aragonensis, Antennaria dioica.
Habitat esanguratsuak
Pagadi kaltzikolak.
Erkameztiak
Artadiak
Beste espazio batzuk

Aizkorri-Aratz Parke Naturala eta KBE
Ikusi gehiago
Aldaiako mendiak KBE
Ikusi gehiago