CAB Red Natura 2000 alava eu

Natura 2000 Sarea Araban

Red natura 2000 alava intro eu

 

Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten hiru lurraldeetatik Arabak dauka, zalantza izpirik gabe, paisaia aniztasunik handiena. Ondare naturala askotarikoa eta osatua da, baita geografia ere. Hiru mendi katek gurutzatzen dute Araba, ekialdetik mendebaldera.

Iparraldeko ertzean dagoenak ezartzen du muga Arabaren eta Gipuzkoa eta Bizkaiko eskualde atlantikoen artean. Iparraldeko mendilerro horiek eta Arabako erdiguneko bigarren mendilerroak biltzen dituzte mendi izaerako espazio babestuen zati garrantzitsu bat. Sortutako haranetan interes handiko baso aztarnak, barne hezeguneak eta balio ekologiko handiko zenbait ibai aurki ditzakegu.

Hegoaldean, Toloño mendilerroa da azken oztopo naturala, Arabako Errioxako lautadan barneratu aurretik. Toloño mendilerroko harkaitzek ezartzen dute eskualde biogeografiko atlantikoaren eta mediterraneoaren arteko muga. Klima aniztasun garrantzitsu horretan aurki ditzakegu mendi inguruneko klima heze eta hotza, zein hegoaldeko lurretako klima lehorra, baita bien arteko trantsizioa ere; horrek aberastasun handia ematen dio Arabari paisaia, habitat eta espezieei dagokienez. Euskadin 51 KBE (Kontserbazio Bereziko Eremuak) eta 8 HBBE (Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak) daude, guztira 150.000 ha-ko azaleran, hau da, Euskadiko Natura 2000 Sarearen % 56,5 Araban dago. 

 

Prentsa dosierra    |    Natura Sarearen Triptikoa

 

EZAGUTU ITZAZU NATURA SAREAK ARABAN DITUEN 29 GUNEAK

 

Natura 2000 Saretik zenbat gune daude Araban?

29 gune:

  • 24 KBE
  • 5 HBBE

 

Zer azalera hartzen dute, guztira?

Arabako azaleraren % 28,2. (84.772 hektarea).

Euskadin 51 KBE eta 8 HBBE daude, guztira 150.000 hektarea, hau da, Euskadiko Natura Sareko % 56,5 Araban dago.

Natura 2000 Sarea Araban