CAB normativa europea eu

Europa mailako araudia

Normativa europea eu

Natura 2000 Sarea 1992an sortu zen Habitaten Zuzentarauaren ondorioz. Bi espazio mota daude: Kontserbazio bereziko eremuak (KBE), zuzentarau horretan jasotako erkidegoko intereseko espezie eta habitatak zaintzeko izendatutakoak, eta Hegaztientzako babes bereziko eremuak (HBBE), 1979an Hegaztien Zuzentarauak ezarritakoak; basa hegaztientzat garrantzitsuak diren eremu naturalei dagokie.

 

 

Euskadin Natura 2000 Sareko espazioen aukeraketa Gobernu Kontseiluaren 1997ko abenduko, 2000ko abenduko eta 2003ko ekaineko erabakien ondoren proposatu zen.

 

 

Leku horien balioa Europako Batzordeak aitortu zuen, Euskadik proposatutako leku guztiak Europar Batasunaren Intereseko Lekuei dagokienez argitaratutako lehenengo zerrendetan jaso baitziren, kasuan kasuko eskualde biogeografikoetan, hau da, 2004ko abenduan eskualde atlantikoaren kasuan, eta 2006ko uztailean eskualde mediterraneoan.    Hala ezarri ziren Europar Batasunaren Intereseko Lekuak eskualde biogeografiko atlantikoan eta eskualde biogeografiko mediterraneoan, Euskadiri dagozkionak.