CAB solicitud de autorizaciones eu

Baimen eskaera

autorizaciones natura2000

Natura 2000 Sarearen helburua ez da basa bizitzarako santutegiak ezartzea. Aitortzen du gizakia naturaren atal integrala dela, eta habitat natural, animalia eta basa landare batzuk gizakion jarduerek sustatutako ingurumen baldintzen mende daudela.

 

Adibidez, larre batzuetan dauden landare espezieak ezin dira beste inon aurkitu. Animalia basati ugarik ez luke elikagairik aurkituko larre horiek existituko ez balira, abeltzaintzari esker baino ezin baitira mantendu. Baina leku batzuetan abeltzaintza jarduera desagertzen ari da, dagoeneko ez delako lehiakorra abelburuen hazkunde intentsiboarekin erkatuta. Horrelako kasuetan, giza jarduera ez da mugatuko; are gehiago, etorkizunean jarraipena eman ahal izateko, laguntza publikoetara lehentasunezko sarbidea izango dute.

 

Beste kasu batzuetan, jarduerak ez badauka ondorio positiborik bioaniztasunean, ondorio negatiborik ez daukala frogatzea aski izango da jarduerari eutsi ahal izateko.

 

Ez dago eragozpenik jarduera edo proiektu berri bat baimentzeko, ebaluatu bada eta egiaztatu bada leku hori sarean integratzera bultzatu zuten balio naturalak ez dituela arriskuan jartzen.

 

Bestela, eta bestelako irtenbiderik ez badago, jarduera soilik salbuespen modura garatu ahalko da lehen mailako interes publikotzat jotzen bada. Hala bada, beharrezko konpentsazio neurriak hartu behar dira eta Europako Batzordeari jakinarazi behar zaio. Hala ere, lehentasunezko espezie edo habitatak bertan bizi badira, jarduera soilik osasunari, segurtasun publikoari edo ingurumenari lotutako lehen mailako interes publikoko arrazoiengatik baimendu ahalko da.  Azken kasu honetan, Europako Batzordeari kontsulta egin behar zaio aldez aurretik.

 

Ebaluazio prozedurak erakunde kudeatzailearen esku utziko dira baina, nolanahi ere, interesa daukaten alderdi guztien parte hartzea eta erabakiak hartzean gardentasuna bermatu behar da, bai proiektuaren kalte zuzena pairatzen dutenena zein Natura 2000 zuzen garatzeko kezka daukaten gizarte taldeena.

 

Jarraian baimen ohikoenak eskatzeko inprimakia aurkituko duzue. Zalantzarik izanez gero, Natura Ondarearen Zerbitzuko bulegoekin harremanetan jar zaitezkete, biodiversidad@araba.eus e-mailean edo 945181818 telefonoan

Parke naturalak ez diren guneetarako baimenak:

 

 

Aurrez aurre entregatzea

 


 

Basoko fauna eta florarekin lotutako baimenak:

 

 

Aurrez aurre entregatzea