Gasteizko Mendi Garaiak KBE - natura2000
Eduki publikatzailea
Gasteizko Mendi Garaiak KBE
Eremu honek Gasteizko Mendiak izeneko sistemaren sektore bat hartzen du barne, hiriaren hegoaldean kokatutakoa, eta Arabako Lautada eskualdeko hegoaldeko muga dena. Nahiz eta oso garaiak ez izan (oro har, 1.000 metrotik beherakoak), ekialde-mendebaldean kokatuta daudenez, Gasteizko Mendiek langa biogeografiko interesgarria osatzen dute, ekialdera Iturrieta mendietan eta mendebaldera Tuio mendietan jarraitzen dutenak. Paisaian nagusi dira bertako zuhaitzez osatutako basoak, zenbait larre eta sasi eremu ere badaudelarik. Ez dago haitz garrantzitsurik. Gasteiztik hurbil dagoenez, mendian ibilaldiak egin daitezkeenez eta gailurretako bistak ederrak direnez, hainbat jende egoten da bertan, bereziki asteburuetan.
Zergatik den garrantzitsua
Gune honetan baso jarraitu handiak daude eta egoera onean daudenak. Horien artean nabarmendu behar dira pagadi eutrofoak eta pagoak haginekin nahasten diren zenbait unada. Mediterranear zuhaitzez osatutako masak ere badaude, besteak beste arteak eta erkametzak, eta horrek agerian uzten du mendi horietan ohikoa den trantsizio klimatikoa eta biogeografikoa. Baso faunaren aberastasuna eta aniztasuna onargarriak dira. Gasteizko Mendiak Arabako mendebaldearen eta ekialdearen arteko igarobide ekologiko garrantzitsua dira, faunari dagokionez garrantzi handia duten eremuetako konektibitatea errazten dutelarik.
DATU TEKNIKOAK
Gune mota
KBE
Azalera
2.227,7 ha
Gertuko udalerriak
Uribarri Nagusia, Monasterioguren, Lasarte, Berrostegieta eta Zumeltzu.
Intereseko fauna
Basafaunaren espezie asko dago: arkanbelea, basakatua, zapelatz liztorjalea edo arrano txikia. Saguzarrak ere oso ugariak dira.
Intereseko flora
Lilipak nabarmendu behar dira, Genista micrantha, Senecio doronicum, Ophioglossum vulgatum, Carlina acaulis, Scorzonera aristata edo Paris quadrifolia.
Habitat esanguratsuak
Pagadi azidofilo atlantikoak, oihanpeekin, Ilex eta batzuetan Taxus.
Pagadi kaltzikolak, Erdialdeko Europakoak.
Erkameztiak