Eduki publikatzailea

Aves necrofagas y servicios de los ecosistemas

Hegazti nekrofagoak eta ekosistemen zerbitzuak

Euskal Autonomia Erkidegoan hegazti nekrofagoak kudeatzeko baterako plana onartuta dago; Habitatei buruzko Zuzentarauaren I. Eranskinean deskribatutako ugatza (Gypaetus barbatus), sai zuria (Neophron percnopterus) eta sai arrea (Gyps fulvus) zaintzeari erreferentzia egiten dio, eta mehatxatutako espezie horien populazio dinamikan eragin duten edo eragiten duten aurkako faktoreak desagerraraztea du helburutzat; hala, populazio horiek epe luzera tamaina bideragarria izatea lortu nahi da, edo habitat potentziala kolonizatzea ahalbidetuko duen tamaina izatea.

 

Araudi horren babespean eta gomendatutako kudeaketa neurriak jarraituz, Arabako Foru Aldundiak proiektu multzo bati ekin dio, tartean POCTEFA Ecogyp dago. Helburu nagusia denek batera laguntzea da, hain zuzen ere, Pirinioen mendigunean bioaniztasuna kontserbatzeko, eta finkatzea Pirinioetako eragileen eta ondare naturalaren espezie ezagunenen arteko loturak.

Zer ari gara egiten?

  • Hegazti nekrofagoen populazioaren errolda osatzea:  ugatza, sai beltza, sai zuria, sai arrea eta miru gorri ugaltzailea (bakarrik zona pilotuetan) eta miru gorri negutarraren etzalekuena, eta populazio horien banaketa areak zehaztea eta espazioan duten bilakaera zehaztea.
  • Ugalketa parametroak ezagutzea, populazioen zaintza egoera hobeto zehazteko.
  • Hegazti nekrofagoen habitaten ezaugarriak zehaztea, elikadura baliabideen kalkulua eginez.
  • Ugalketa lekuen kartografia eta giza jardueren (lan jarduerak edo aisialdikoak) inguruko datuak aztertzea; hala, agerian jarriko da zeintzuk diren kokaleku kalteberen kudeaketan dauden arazoak.
  • Hegazti nekrofagoek eta haien habitatek ematen dituzten ekosistema zerbitzuak identifikatu eta balioan jartzea (kostu eta etekinen metodoaren bitartez).
  • Hegazti nekrofagoek ematen dituzten ekosistema zerbitzuen inguruan sentsibilizatzea, baita haien biologia eta zaintzaren berri ematea ere.

Natura 2000 Sarearen zein espaziotan ari gara esku hartzen?

  • Izki KBE/HBBE
  • Valderejo-Sobron-Artzenako mendilerroko KBE/HBBE
  • Arabako Hegoaldeko Mendilerroetako KBE eta HBBE
  • Gorobel Mendilerroa HBBE
  • Urkiolako KBE
  • Aizkorri-Aratz KBE
  • Arkamo-Gibijo-Arrastaria KBE
  • Entzia KBE

Beste proiektu batzuk

Ruta cercana

Bonelli arranoa eta linea elektrikoak

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Baso kudeaketa jasangarria

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Mendiko bazka eremuak zaintzea

Ikusi gehiago